tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

La roya / The Rust
WIP Latam - Forum Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa

Jorge kafe-plantazio batean bizi da, oihaneko haran baten erdian. Landan geratzea erabaki duen bakarra da bere belaunaldikoen artean. Badira hilabete batzuk inork kafea bildu nahi ez duela, eta Jorgeren uzta izurrite handi batek jota dago. Herriko jaiak iristear daude, eta horregatik, berriz topatuko ditu Jorgek bere lehen maitea eta haurtzaroko adiskideak, hiritik bueltan daudenak. Asteburu osoa jaiak ospatzen eman ondoren, eta iraganeko mamuei aurre egin ondoren, Jorge konturatuko da suak baino ezin duela bihurtu errauts izurritea, kafe-plantazioetan ez ezik, herriko kaleetan eta bisitarien buruetan ere bizi den izurritea, hain zuzen.

BIOGRAFIA

Juan Sebastián Mesa (Medellín, Kolonbia. 1989) zuzendari, argazkilari eta Monociclo Cine konpainiaren sortzaileetako bat da. Bere lehen filmak, Los nadie (2016) izenekoak, Publikoaren Saria eskuratu zuen Veneziako zinema-jaialdiko Settimana Internazionale della Critica sailean, Cartagena de Indiaseko zinema-jaialdiaren 56. edizioa inauguratzeaz gain. Egilearen film labur berriena, Tierra Mojada (2017), Veneziako zinema-jaialdiaren, Sundanceren eta Clermont Ferranden Hautaketa Ofizialean izan da. La Roya –bere bigarren filma– Europako Koprodukzio Foroan hautatu zen 2017an.

PROGRAMAZIOA
d. 23
18:30h.
Aretoa: Principe, 9
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Profesionalentzako bakarrik den emanaldia
Ezinbestekoa da sarrera erreserbatzea irailaren 16a baino lehen
FITXA
Zuzendaria
Juan Sebastián Mesa
Gidoia
Juan Sebastián Mesa
Ekoizpena
Monociclo Cine
Alexander Arbeláez Osorio
Dublin Films
David Hurst
Argazkia
David Correa
Muntaketa
Etienne Boussac
Musika
Por definir -
Antzezleak
Daniel Ortiz, Paula Andrea Cano, Laura Gutierrez
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
110 m.
Herrialdea
Kolonbia - Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea