Buenos Aireseko Gobernuak bultzatutako hur-hurreko hezkuntza-erreforma dela eta, militante gazteen talde bat eztabaida bizian ari da: Buenos Airesko ikastetxeak masiboki hartzeko ekintza antolatzea edo, bestela, ikaskide bat genero-indarkeriagatik publikoki salatzea. Portugalgo lehen ministroak bere buruaz beste egingo du. Brasilen, presidentea intoxikatu egingo da. Mar del Platan, intendentea hiltzen saiatuko dira, eta horrek bide emango dio maitasun-harreman bati tartean daudenen artean. Egun hartan bertan filmak garatzeko funts kultural bat irekiko da. Buenos Airesen, berriz ere, beste militante talde bat eztabaidan ari da: okupazioa mantendu ala militantzia-kidea salaketetatik defendatu?
Jerónimo Quevedok (Buenos Aires, 1986) 2013an zuzendu zuen bere lehen film laburra, La mujer perseguida, zeinak aipamen berezi bat jaso zuen BAFICIn, Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan parte hartzeaz gain. Topaketa horretara itzuli zen bere hurrengo film laburrarekin –Enfrentar animales salvajes (2015)–, eta bigarren saria irabazi zuen BAFICIn. Mundu osoko 40 zinema-jaialditan baino gehiagotan hartu dute parte bi film horiek. 2015ean ekoiztetxe propioa sortu zuen, Un Puma, Victoria Marottarekin.