Alfredo eta Teresa, Burgosko senar-emazteak, New Yorkera doaz, "deskonektatzeko" eta gidako plan guztiak egiteko asmoz. Baina, lurreratu bezain laster, seinale sotilen eta ez hain sotilen bitartez, ikusten hasten dira benetan ez daudela agentzian saldu zieten hirian. Orduan, non daude?
Juan Cavestanyk (Madril, 1967), film luze hauek idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste: Gente de mala calidad (2008), zeinarekin Málagako Zinema-jaialdian lehiatu zen; Dispongo de Barcos (2010); El señor (2012); Gente en sitios (2013), Espainiako Film Onenaren Sant Jordi Saria; Esa sensación (2016); eta Madrid int. (2020), covid-19agatiko konfinamenduari buruzko lehen film luzea Espainian. 2017an Vergüenza telesaila zuzendu zuen Álvaro Fernández Armerorekin batera (Donostian aurkeztu zen telesaila, Zabaltegin). Horrez gain, Los lobos de Washington (Mariano Barroso, 1999) eta Guerreros (Daniel Calparsoro, 2002) filmen gidoiak idatzi ditu. 2008an Gaztelaniazko Antzerkigile Onenaren Max Saria irabazi zuen Urtainengatik (Animalario konpainiarena, zeinarekin hasieratik aritzen den lankidetzan).