Medellín, Kolonbia. Pinkyk ihes egin du. Sekta erlijioso baten kontrolpetik askatu berri da. Lo egiteko leku bat aurkitu eta kamiseta-fabrika batean hasiko da lanean. Bere fedeak nahastu egingo du Pinky, eta dena zalantzan jartzen hasiko da. Hautsitako bere bizitzaren zatiak konpontzen saiatzen ari dela, oroitzapen bortitzek atsekabetu egingo dute Pinky, eta mendekua nahiko dute.
Camilo Restrepo (Medellín, Kolonbia. 1975) Parisen bizi da eta Parisen egiten du lan. Honako film labur hauek zuzendu ditu: Tropic Pocket (2011), Cómo crece la sombra cuando el sol declina (2014), La impresión de una guerra (2015), Cilaos (2016) eta La bouche (2017). Los conductos, egilearen lehen film luzea, Berlingo Zinema-jaialdiko azken edizioko Encounters sailean aurkeztu zen, non Opera Prima Onenaren GWFF Saria jaso zuen.