Beatriz Henriquerekin ezkondu zen 21 urte bete zituen egunean. Henriquek denboraldi luzeak igaro ohi zituen itsasoan, itsas armadako ofiziala baitzen. Lehorrean, Beatrizek landareen bertikaltasunetik ikasi zuen dakien guztia, eta sei seme-alaben sustraiak zaintzeaz arduratu zen. Zaharrenak, Jacintok, nire aitak, txori bihurtzearekin amesten zuen. Beatriz bat-batean hil zen. Nire ama ez zen bat-batean hil, baina hura ere nik 17 urte nituela hil zen. Egun hartan, aitak eta biok elkar topatu genuen, biok geure ama galdu genuelako, eta gure harremanak aita-alabena izateari utzi zion.
Catarina Vasconcelos (Lisboa, 1986) Lisboako Arte Ederretako Akademian graduatu zen eta ondoren Londresera joan zen, non Royal College of Art unibertsitatean master bat egin zuen, eta amaierako proiektuak, Metáfora ou a tristeza virada do avesso (2013), Nazioarteko Film Labur Onenaren saria jaso zuen Cinéma du Réel zinema-jaialdian. Film laburra hainbat lehiaketatan erakutsi zen, hala nola Montrealgo RIDMn, Moskuko Zinema-jaialdian eta Doclisboan. A metamorfose dos pássaros, Vasconcelosen lehen film luzea, Berlingo azken zinema-jaialdiko Encounters sailean estreinatu zen, eta FIPRESCI Saria eman zioten bertan.