Gaixotasun batek eta haren tratamenduak eragindako minez, Kang noraezean bizi da, leku batetik bestera joanez. Atzerrian Non ezagutzen du, eta elkar kontsolatzen dute biek, banandu eta bakoitzak bere bizitzarekin jarraitu aurretik.
Tsai Ming-Liangek (Kuching, Malaysia. 1957) Berlingo Zinema-jaialdiko Panorama sailean estreinatu zuen bere lehen film luzea, Qing shao nian nuo zha (Rebels of the Neon God, 1992), zeina Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean ere eman zen. A qing wan sui (Vive l’amour, 1994) lanarekin Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Zinema-jaialdian, eta He liurekin (The River, 1996), berriz, Epaimahaiaren Sari Berezia Berlingoan. FIPRESCI saria jaso du A qing wan sui (Venezia, 1994), Dong (Cannes, 1998), Bu san (Goodbye, Dragon Inn; Venezia, 2003) eta Tian bian yi duo yun (The Wayward Cloud; Berlin, 2005) lanekin. 2013ean Epaimahaiaren Sari Berezi Handia jaso zuen Venezian Jiao Yougatik (Stray Dogs). Aurten Epaimahaiaren Teddy Saria eskuratu du Berlinen Rizik.