Carla Simónen eta Dominga Sotomayorren arteko korrespondentzia bisuala. Beren bizitzako pasarteak partekatzen dituzte eta azaltzen dute zergatik kontatzen dituzten istorioak pantaila handian eta nola lortu duten gaur egun sortzaile izatea. Zinemari, familiari, herentziari eta amatasunari buruzko gogoetak, zinemagileek munduaz duten pertzepzioa une batez aldatzen duten errealitateekin gurutzatzen direnak.
Carla Simónek (Bartzelona, 1986) Berlingo Zinema-jaialdian estreinatu zuen bere lehen film luzea, Estiu 1993 (2017), eta Lehen Film Onenaren Saria eta Generation Kplus Sari Nagusia jaso zituen bertan. Filmak 30 sari baino gehiago lortu zituen mundu osoan, urte horretako Oscar lehiaketan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten eta hiru Goya Sari irabazi zituen. Zabaltegi epaimahaiko kide izan zen 2017an. Dominga Sotomayorrek (Santiago, Txile, 1985) De jueves a domingo (2012) filmarekin debutatu zuen formatu luzean. Geroago, Mar (2014) eta Tarde para morir joven (2018) filmak zuzendu zituen; Tarde para morir jovenek Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Locarnoko Zinema-jaialdian.