Eskolako azken astea da, baina Simon ez da azken azterketetarako ikasten ari. Gurasoak dibortziatu egin zaizkio eta aldaketa baten zain daudela dirudi, baina inoiz ez da aldaketa hori iristen. Simon nekatuta dago itxaroteaz. Estatu Batuetara joateko txartelik lortu al dezake? Urrutitik objektuak leherraraz al ditzake? Eta denborak atzera egin ahal izango balu? Eta askatasuna filmetan bakarrik topa badaiteke?
Marta Sousa Ribeirok (Lisboa, 1992) Yellowblueblackyellow film laburra –lehenengoa– zuzendu zuen 2011n; geroago, hauek zuzendu zituen: Four Floors (2013) eta Why Not Circles instead of Squares (2013) –Joana Peraltarekin zuzendutako animazio-film laburra–. 2014an Videolotion bideo- eta zinema-ekoiztetxea sortu zuen Joana Peralta eta Pedro Cabeleirarekin, eta 2017an euren lehen film luzea estreinatu zuten, Pedro Cabeleirak zuzendutako Damned Summer, Locarnoko Zinema-jaialdian Cineasti di Presente sailean aipamen berezia jaso zuena. 2018an Subsolo webseriea ekoitzi zuten (Júlia kapitulua Ribeirok zuzendu zuen). 2019an Joana Peraltarekin zuzendu zuen Videolotionek ekoitzitako Cubs animaziozko haur-telesailaren kapitulu bat. Simon Chama da bere lehen film luzea.