Bertan behera utzitako biltegi batean, pertsona talde handi bat dantzan ari da, techno musika 145 BPMan jotzen ari direla. Dustin, transgender gazte bat, bertan dago bere lagun taldearekin: Félix, Raya eta Juan. Gauak aurrera egin ahala, histeria kolektiboa malenkonia gozo bihurtuko da, eta euforia samurtasun-irrika.
Naïla Guiguet (Vitry-sur-Seine, Frantzia. 1988) 2019an graduatu zen Fémiseko Script Departamentuan, eta han zuzendu zuen La peau dure (2019) film laburra. Eskolan eman zuen garaian Arnaud Desplechin, Catherine Corsini eta Thomas Salvadorrekin idatzi zuen. Halaber, DJa eta LGBTQI+ teknoko gau-ekitaldiak antolatzen dituen Collective Possession taldearen fundatzailea da. Ekitaldi horietako batean, Dustin filmatu zuen, bere lehen film labur profesionala, bertan behera utzi baino lehen Cannesko Semaine de la Critique sailean hautatu zutena.