82 egun bananduta eman ondoren, Adamek bide bihurgunetsu bat egingo du bere maitearekin kosta ahala kosta elkartzeko.
Sameh Alaak (Kairo, Egipto. 1987) literatura alemaniarra ikasi zuen Kairoko Unibertsitatean. Europara bizitzera joan aurretik, zuzendari laguntzaile gisa egin zuen lan publizitate-iragarkietan eta film luzeetan. 2016an zinema-masterra amaitu zuen Parisko EICAR eskolan. Alaaren lehen film laburra, Fifteen (2017), Torontoko Zinema-jaialdian estreinatu zen eta sari ugari jaso zituen mundu osoan. 2020an I Am Afraid to Forget Your Face Cannesko Zinema-jaialdiko Film Laburren Sail Ofizialerako hautatutako lehen film egiptoarra izan zen 50 urtean, baina azkenean ez zen egin Cannesko Zinema-jaialdiaren edizio hori. Gaur egun, lehen film luzea garatzen ari da.