1994ko uztailean, Pablo Ibar atxilotu eta hiru homizidio leporatu zizkioten Miamin. Komunitate osoaren zimenduak nahasi zituen krimena izan zen, etxeko segurtasun-kamera batek grabatu baitzuen osorik. Hasiera-hasieratik errugabea zela aldarrikatu zuen Pablok, baina heriotza-zigorra ezarri zioten eta ia 20 urte eman zituen heriotz-korridorean... Floridako Auzitegi Gorenak epaiketa errepikatu behar zela agindu zuen arte, Ibarren aurkako frogak falta zirelako. Halere, Fiskaltzak berriz kondenatu zuen Ibar heriotza-zigorrera, familiak milioi bat dolarretik gorako kostua izango zuen epaiketa bat ordaintzeko funtsak bilatzen zituen bitartean. Ibarren azken aukera izango da.
Olmo Figueredo (Sevilla, Espainia.1980) Sevillako La Claqueta ekoiztetxearen bazkide fundatzailea da; 2019an Paco Cabezasen Adiós estreinatu zuen, baita Arregi, Garaño eta Goenaga zuzendarien La Trinchera infinita ere, bi Goya sari eta Donostia Zinemaldiko Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Irizar Saria irabazi zituena. 2020an, Bernabé Ricoren El inconveniente komedia, Carlos Sedesen El verano que vivimos drama erromantikoa eta Manuel H. Martínen El viaje más largo dokumentala estreinatuko ditu. El árbol seco (2010) fikziozko film laburra eta Me llamo Olmo (2012) film labur dokumentala zuzendu ditu orain arte. El Estado contra Pablo Ibar 6 kapituluko telesail dokumentala da.