Alexis (16 urte betetzear) itotzeko zorian da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David (18 urte) agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisek bere ametsetako laguna ezagutu berri du. Baina, uda bat baino gehiago iraungo al du amets horrek? 1985eko uda.
François Ozonek (Paris, 1967), Dans la maison (2012) filmagatik Donostia Zinemaldian Urrezko maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituenak, filmografia zabal eta saritua du, besteak beste, hauez osatua: Sous le sable (2000), Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zena; 8 femmes (2002); Swimming Pool (2003); Le refuge (2009), Epaimahaiaren Sari Berezia Donostia Zinemaldian; Potiche (2010); Jeune et jolie (2013), TVE-Beste Begirada Saria irabazi zuena Donostia Zinemaldian; Une nouvelle amie (2014), Urrezko Maskorra lortzeko berriz ere lehiatu zena; eta Grace à Dieu (2018), Epaimahaiaren Sari Nagusia Berlingo zinema-jaialdian Été 85 Cannesko zinema-jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean sartu zen, nahiz eta azkenean edizio hori bertan behera utzi zen covid-19aren eraginez.