Yang Hua eta Miao Wei senar-emazte zoriontsuak Wuhain bizi dira, Barne Mongoliako basamortu-paisaia liluragarri batez inguratutako hiri txiki batean. Yang Hua senarra kezkatuta dago bi familiek maila ekonomiko desberdinak dituztelako. Bere lagun Luo Yurekin mailegu komertzialen negozio bat sortuko du baina, zoritxarrez, porrot egingo die negozioak eta zor handiak hartuko ditu Yang Huak. Egun batean, familia, adiskideak, hartzekodunak eta zordunak bata bestearen atzetik iritsiko zaizkio eta geratzen zitzaion duintasun apurra kenduko diote pixkanaka.
Zhou Ziyangek (Ordos Hiria, Txina. 1983) 2017an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Old Beast, eta Taipeiko Golden Horse zinema-jaialdian gidoi onenaren saria eta FIPRESCIren saria eskuratu zituen, baita Tokioko zinema-jaialdian Aipamen Berezia eta zuzendari txinatarren gremioak zuzendari gazte onenari emandako saria ere. Wuhai bere bigarren film luzea da.