María dantzari gazte eta dibertigarria da, askatasun-irrikaz dagoena 70eko hamarkadaren hasieran; Espainian, garai hura zurruntasunak eta zentsurak markatu zuten, batez ere telebistan. Maríarekin, ametsik zailena ere egiazko bihurtu daitekeela jakingo dugu, eta hori guztia Raffaella Carràren hit handien bidez kontatua.
Nacho Álvarez (Montevideo, 1986) Gizarte Komunikazioan lizentziatua eta ikus-entzunezkoetan espezializatua da. CCCP (2011) eta Renuncio (2015) film laburrak zuzendu ditu, eta esperientzia handia du bai publizitate-zuzendari gisa bai fashion filmak eta bideoklip musikalak egiten. Explota, explota da bere lehen film luzea.