Suzannek 16 urte ditu. Bere adineko jendea aspergarria iruditzen zaio. Egunero, institutura bidean, antzoki baten aurretik pasatzen da. Han, berarekin obsesionatuko den gizon bat ezagutuko du, zaharragoa. Adin-aldea gorabehera, batak bestearengan aurkitzen du gogaitasunari aurre egiteko erantzuna, eta maitemindu egiten dira. Hala ere, Suzanne beldur da 16 urteko neska baten bizitzako gauzak galduko ote dituen, hainbeste kostatzen baitzaio bizitzaz bere lagunek bezain beste gozatzea.
Suzanne Lindonek 20 urte ditu eta 2000ko apirilaren 13an jaio zen Parisen. 2015ean Henri IV institutu frantses ospetsuan sartu zen eta aldi berean SPRING BLOSSOM idazten hasi zen. Suzanne ohorez graduatu zen institutu hartan 2018an, eta horren ondoren, Parisko École Nationale Supérieure des Arts Décoratifs zentroan sartu aurretik, urtebeteko prestaketarako marrazketa-ikastaroa egitea erabaki zuen. 2019an, 19 urte bete zitueneko udan, zuzendari eta aktore nagusi gisa bere lehen film luzea prestatzen hasteko erabakia hartu zuen.