Andrei, 9 urteko mutiko bat, herri txiki baten kanpoaldean bizi da, itsasotik hurbil. Amak umezurztegi batera eraman nahi du. Aukera horrek izugarri izutzen du Andrei, badakielako bere bizitza guztiz aldatuko dela. Ekaitz-egun batean, txakur bat aurkitzen du, eta erabakitzen du Chupacabra ahuntz-banpiro mitikoa dela eta mirariak egingo dituela. Ikusmira Berriak egonaldi-programaren bitartez garatutako opera prima.
Grigory Kolomytsev (Krasnodar, Errusia. 1990) Errusiako Zinematografia Institutuan (VGIK) graduatu zen 2017an. 80 zinema-jaialditan baino gehiagotan egon dra bere film laburrak: Kairo, Premiers Plans, Angers, Camerimage, Zinebi, etab. Horietako bi Donostiako Nest Film Studentsen hautaketan egon dira: Mariâ (2016) eta Ya ostayus (I'm Staying, 2017). Chupacabrak –bere lehen film luzeak–, Ikusmira Berriak programan parte hartu zuen 2018an.