Babesle
Ofizialak

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Sariak eta Epaimahaiak > Nest Epaimahaia > Francy Fabritz
Francy Fabritz
Nest Epaimahaia
 

Francy Fabritz (Dresden. Alemania. 1985) zinema- eta argazkilaritza-zuzendaria da. Kultura Zientziak, Estetika eta Arte Aplikatuak ikasi zituen Hildesheimeko Unibertsitatean, eta geroago, Zinematografia Berlingo BFA German Film & Television Academy ikastetxean. Hildesheimeko Unibertsitatean ikasten ari zela, San Frantziskon eman zuen urtebete bizitzen, eta antzerkiaren eta dokumentalaren alorretan lan egin zuen. DFFBn sartu zenetik, fikziozko zineman kontzentratzen du bere arreta. Zuzendari gisa egin dituen azken lanak Etage x (2016) eta Revolvo (2019) dira. Bi lan horiek Hofeko nazioarteko zinemajaialdian estreinatu ziren Alemanian, eta Canneseko Short Tiger Next GenerationGerman Films sailerako hautatuak izan ziren. Etage x Locarnoko zinema-jaialdian izan zuen mundu-estreinaldia, eta horren ondoren, Donostia Zinemaldiko Nesten, non Film Labur Onenaren Panavision Saria irabazi zuen. Harrez geroztik, filmak 120 lehiaketatan baino gehiagotan izan da mundu osoan, eta sari ugari eskuratu ditu. Revolvo film laburra zinema-jaialdien zirkuitoan zehar bidaiatzen hasi berri da. Eline Gehring zuzendariarekin eta Sara Fazilat ekoizlearekin batera filmatu du bere lehen film luzea, Nico (2020), gaur egun postprodukzio-fasean dagoena. Gaur egun, bere opera primaren gidoia ari da lantzen, zeina bere graduazio-filma ere bada.

 
Francy Fabritz
Francy Fabritz

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea