Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Woody Allenen film bereizgarri, dibertigarri eta hunkigarria, bizitzari zahartzarotik erreparatzen dion aldetik, baina bizitzaren, sedukzioaren eta plazerraren alde apustu egiten segitzeko nahia duen gaztetasunarekin, horrek dakartzan larritasun guztiak gorabehera”. Ricardo Aldarondo, El Diario Vasco
“Itxurazko hutsalkeriaren atzean eta asimilazio soil eta argitsu itxuran, jakinduria, aitorpena eta zuhurtzia ageri dira”. Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Bidaia latz eta mingarri bat, bi familiaren intimitatetik kontaturik”. Fernando García, La Vanguardia
“Klase banaketaren kritika zorrotza egin du Francok”. Amaia Garcia, Berria
“Michel Franco mexikarraren lan berria film gogor, deseroso, etsigarri eta izugarri horietako bat da”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco
“Lara Izagirre formatu luzera itzuli da, iniziazio-bidaia bat kontatzeko duen sentikortasun fina agerian uzten duen proiektu batekin itzuli ere”. Koldo Landaluze, Gara
“Summer of 85 filmak gogorarazten digu zerk egiten duen Ozon zinemagilearen ukitua hain berezi”. Peter Debruge, Variety