tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Berriak > Izena emateko epea bihar zabalduko du Nest-ek
Izena emateko epea bihar zabalduko du Nest-ek
Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketak hogeigarren urteurrena ospatuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan

Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da

Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du
Asteartea, 2021(e)ko ekainak 1

Nest-ek, Donostia Zinemaldiaren Zinema ikasleen film laburren lehiaketa sailak, hogeigarren urteurrena ospatuko du aurten eta bihar (ekainak 1) irekiko du izena emateko epea. Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatutako sail honek mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazi nahi ditu.

Iazko edizioan hamahiru film labur lehiatu ziren Nest sailean. Munduko 49 herrialdetako 165 eskolak bidalitako 348 lan aurkeztu ziren guztira.

Zinema-eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkez ditzake. Zinemaldia egin aurreko 12 hilabeteetan eginak izan behar dira aurkeztutako filmak eta horietatik hamabost inguru hautatuko dira Nest lehiaketan parte hartzeko. Epaimahai espezifiko batek lan onenaren zuzendariari emango dio Nest Saria, 10.000 eurokoa.

Proiektuen izena online eman ahal izango da, bihartik aurrera (ekainak 1). Araudia eta Nest lehiaketari buruzko informazio gehiago eskuragarri daude Zinemaldiaren webgune ofizialean (enlace a eta Tabakaleraren webgunean. Film laburrak jasotzeko epea uztailaren 1ean amaituko da.

20 urte bete ditu Nest sailak, guztia hasten den lekuak

Donostia Zinemaldiko sail garrantzitsuenetako bat da Nest, talentu berriak sustatzeko estrategiari dagokionez. 2002an sortu zen Nest saila, Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa gisa, eta, geroago, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (EIECINE) izena eman zitzaion. Garrantzitsua izan zen izendapen horretan eskola hitza erabiltzetik ikasle hitza erabiltzera igarotzeko keinu hori; izan ere, Zinemaldiak zinemagileengan eta haien obretan zentratzeko interesa adierazi nahi zuen, haiek trebatu ziren erakunde akademikoetatik harago.

2008an,Tabakalerarekin batera hasi zen antolatzen saila, eta, horri esker, izen-ematea online egiteko plataforma espezifiko bat sortu zen. Nest sailaren aro berriaren hasiera markatu zuen xehetasun tekniko horrek; izan ere, hazkunde esponentziala ekarri zuen film laburren eta eskolen parte-hartzeari dagokionez. 2002. urtean sortu zenetik, aukeratutako 310 film labur hartu ditu sailak.

Orduz geroztik, topaketaren inguruko anbizioa handituz joan da eta lortu du Zinemaldiaren sail txiki gisa hautematea ez izatea. Hori dela eta, funtsezko sail bat zela frogatuko zuten baliabideez hornitu zen: parte hartzen zuten lanen emanaldiei bere lan-prozesuak partekatzen zituzten zinemako profesionalen klase magistralen programa bat erantsi zitzaien (Bertrand Bonello, Nobuhiro Suwa, Marine Francen, Raymond Depardon, Todd Haynes, Christine Vachon eta Albertina Carri, besteak beste) eta, halaber, beste egun bat gehitu zitzaion sailari. Horrez gain, Zinemaldiko amaierako galan hasi ziren izendatzen saileko sariak, eta, horrenbestez, palmares ofizialaren barnean sartu ziren.

Zinemaldiaren etorkizuneko apustuetako bat da Nest, guztia hasten den lekua. Gerora Donostia Zinemaldian nahiz nazioarteko zirkuituko beste zinema-jaialdi batzuetan beren filmak aurkeztu dituzten hainbat zinemagilek ekin zioten beren ibilbideari sail horretan, eta horien artean daude Jerónimo Quevedo, Kiro Russo, Oren Gerner, Isabel Lamberti eta Grigory Kolomytsev.


Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILA 1

 

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea