71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Berriak
18 resultados Proiektuaren garapena
Ostirala, 2023(e)ko abenduak 15

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen duten egoitza programak nazioartean sendotzea lortu duen une honetan ospatuko du hamargarren edizioa, ‘O Corno’ filmak eskuratutako Urrezko Maskorraren eta ‘Creatura’ filmak Quinzaine des Cinéastes sailean jasotako sariaren ondoren

Bi emakume zinemagile euskaldun hautatu izana emakume zuzendarien belaunaldi baten aldeko apustu kontzientea da

Asteazkena, 2023(e)ko abenduak 13

2024ko eskaintzak partekatutako pantaiaren programazioaren bidez talentu gazte berria sustatzea izango du helburu nagusietako bat

Zinema-bonua eta emanaldietarako sarrerak abenduaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakalerako webgunean eta informazio-gunean

Ostirala, 2022(e)ko abenduak 16

Lehenengoz, zentroaren zinema-programazioa hiriko zinema-jaialdien egutegiarekin koordinatuta diseinatu da

2023ko eskaintzaren xedea bereziki herritarrekin partekatzea izango da, bai eta sorkuntza-prozesuak ikusgai jartzea ere zinemagileekin topaketak eginez

2023ko emanaldietarako zinema-bonua eta sarrerak abenduaren 20tik aurrera eskuratu ahal izango dira Tabakaleraren webgunean eta informazio-puntuan

Asteazkena, 2022(e)ko irailak 7

Zinemagile eta artista donostiarrak argazki-proiektu bat eraman du zentroaren bigarren solairura, Donostia Zinemaldiko hainbat departamentutan diharduten edo Zinemaldiarekin lotuta dauden pertsonen erretratuekin

Ostirala, 2022(e)ko uztailak 1

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programan izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik

Asteartea, 2022(e)ko ekainak 7

Ikusmira Berriak ekimenaren babesean sortutako 'El agua' proiektua –bere lehen film luzea– Canneseko Zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu eta aste batzuetara izango da Alacanteko zinemagilea Tabakaleran

Asteartea, 2022(e)ko maiatzak 31

Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketako hogeita batgarren edizioak ohiko formatua berreskuratuko du eta 2022ko irailaren 19tik 23ra bitartean egingo da

Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da

Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du

Ostirala, 2022(e)ko martxoak 25

Ana Cristina Barragánek, Jaume Claretek, Meritxell Colellek, Irati Gorostidik, João Paulo Mirandak eta Maximiliano Schonfeldek egoitzaren lehen fasea abiarazi dute Tabakaleran, non tutoretza pertsonalizatu gehiago izango baitituzte

Zentroan lagun izango dituzte Olimpia Pont, Javier Martín eta Sergio Oksman; gainera, Elena López Rierak, Jean-Gabriel Périotek, José Luis Torres Leivak, Lucile Hadzihalilovicek, Fernanda del Nidok eta Paolo Morettik 'online' tutoretzak emango dizkiete

Apirilaren 9an, egoiliarrek beren aurreko lanak aurkeztuko dituzte Zinemaldia + Plus saio batea

Asteartea, 2022(e)ko martxoak 8

'Cea mai fericită fată din lume' / 'The Happiest Girl in the World' bere lehen filmaren emanaldian izango da zinemagile errumaniarra eta 2021ean Urrezko Hartza eskuratu zuen 'Babardeală cu bucluc sau porno balamuc' / 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lanaren sortzeko prozesuaz arituko da

Ostirala, 2021(e)ko abenduak 17

Nosferaturen baitako 'Zinemaldia 70' ziklo berriak Donostia Zinemaldiaren historiara hurbilduko gaitu Zinemaldiaren jaiotzaren 70. urteurrenean; 1953tik aurrera programatu izan diren 40 film proiektatuko dira

Zinemaldia + Plus-ek, Zinema eta Zientziaren bosgarren edizioak eta Christian Petzold zinemagile alemaniarrari eskainitako zikloak urtarrilean emango diote hasiera programazioari

Zine-bonua eta 2022ko proiekzioetarako sarrerak abenduaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakaleraren webgune berrian eta fisikoki eraikineko Info Puntuan

Osteguna, 2021(e)ko uztailak 1

Edizio honetatik aurrera, programak egoitza kopurua bostetik seira handituko du

Izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik

Asteartea, 2021(e)ko ekainak 1

Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketak hogeigarren urteurrena ospatuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan

Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da

Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: