"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen du streaming bidez ikustea Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, baldin eta beren ordezkariek izena eman badute, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 25ean). Zinemaldiko bideoteka CinandoVL enpresak operatzen du, Cannes zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako zinema industriako profesionalentzako plataforma.
Zinemaldiko bideotekak Zinemaldian hautatu ez diren Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama ere eskainiko du. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:
Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:
Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.
Izena emateko azken eguna 2021eko irailaren 6a da, astelehena.
videoteca@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Honako hauen babesarekin