Donostia Zinemaldiak aurrez aurreko formatua eta online formatua uztartuko ditu aurten, industria-jarduerak gauzatzeko, irailaren 17tik 25era egingo den 69. edizio honetan.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak eta Ikusmira Berriak sailak San Telmo Museoaren egoitza Kursaaleko Industry Club gunera lekualdatuko dute aurten.
Irailaren 20an, 21ean eta 22an, industria akreditaziodunak aukera izango du hautatutako proiektuekin aurrez aurre hitzordua izateko. Irailaren 22an, Donostiara joaterik izan ez duten profesionalei aukera eskainiko zaie online hitzorduak finkatzeko.
Gainera, San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoa mantenduko da. Mahai-inguru eta aurkezpenen bidez gaur egungo industriari buruz hausnartzeko gune honek, Pentsamendua eta Eztabaida arloaren barruan, ikus-entzunezkoen inklusioa eta aniztasuna jorratuko ditu, besteak beste, eta European Film Forum plataforma ere (Europa Creativa MEDIArekin koantulatua) hartuko du, sektorearen erronkei eta arazoei buruzko hausnarketa bultzatzen duena, hain zuzen.
WIP Latam eta WIP Europa egun berdinetan egingo dira (20an, 21ean eta 22an) Príncipe zinema-aretoetan. Aretoko emanaldiez gain, aukeratutako filmak streaming bidez ikusteko aukera izango da Zinemaldiaren Bideotekan (Cinando plataformaren bidez kudeatua), aretoko emanalditik aurrera eta hilaren 25era arte. Aurten, berrikuntza gisa, WIP Latam eta WIP Europako sarrerak erreserbatu egin beharko dira sarrerak erreserbatzeko prozesu orokorraren bidez, eta ezinbestekoa izango da, halaber, industriako akreditazioa erakustea aretora sartzeko.
Bestalde, Zinemaldia & Technology aurrez aurre egingo da ostegun goizean, hilaren 23an, Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Z Aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahalko da Zinemaldiaren webgunearen bidez.
Lau Haizetara dokumentalen foroak pitching-saioa izango du hilaren 22an, goizean, San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan.
Industria Sailak Kursaalen izango du egoitza aurten ere. The Industry Club industria akreditaziodunaren topaketa eta lanerako gunea irailaren 17tik 25era egongo da zabalik, goizeko 9etatik arratsaldeko 20etara.
|
Gaurtik aurrera, industria akreditazioduna Industria Online gunera sartu ahalko da Zinemaldiaren webgunearen bidez, honako hauetarako:
* Sarbiderik ez baduzu, jarri harremanetan: industria@sansebastianfestival.com -rekin
** Ordu-eremuak: jardueren agendan eta "nire hitzorduak" eremuan adierazitako jarduera eta ekitaldi guztiak Madrilgo ordutegiaren araberakoak izango dira (UTC +2)
Ondorengoen babesarekin