“Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte.
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, animalia erraldoiez inguratuta, eta badirudi gauza bakar bat dutela buruan: bazkaria! Gure heroiak banantzen direnean, Briarrek Feifei izeneko otso gazte batekin topo egingo du, zeinak gerlari ausart bihurtzeko asmoa baitu.
Dragoiek ikusten dutenean gizakiek bizilekua –haran bat– inbadituko dietela, Firedrake, zilarrezko dragoi gazte bat, eta Sorrel, haren lagunik onena, gauaren erdian itzuri eta sekretupean bilaketa handi batean murgilduko dira, 'Zeruko Ertza' aurkitu nahian, gainerako dragoiek elezahartzat hartzen duten toki mistiko hura.
200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute.
Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.