Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Sailak eta filmak
Horizontes Latinos
69. Edizioa 2021
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Jesús López
Maximiliano Schonfeld
Argentina - Frantzia 
WIP Latam 2020
Jesús López, lasterketetako pilotu gazte bat, istripuz hil eta herria hunkituta utziko du. Abel bere lehengusua da, norabiderik gabeko nerabea, eta pixkanaka Jesúsen lekua hartzeko tentazioa sentituko du. Jesúsen gurasoekin bizitzera joango da, haren arropa jantziko du, eta haren lagun eta neska-lagun ohiarekin irteten hasiko da. Hasieran, jendeak onartu egingo du jarrera h...

Jesús López, lasterketetako pilotu gazte bat, istripuz hil eta herria hunkituta utziko du. Abel bere lehengusua da, norabiderik gabeko nerabea, eta pixkanaka Jesúsen lekua hartzeko tentazioa sentituko du. Jesúsen gurasoekin bizitzera joango da, haren arropa jantziko du, eta haren lagun eta neska-lagun ohiarekin irteten hasiko da. Hasieran, jendeak onartu egingo du jarrera hori, eta Abelek gogoko du rol hori. Baina bere lehengusuaren antza kezkagarri bihurtuko da, Jesús López bihurtzeraino. Herrian Jesúsen omenezko lasterketa antolatuko da. Bere lehengusuaren izpirituak bultzatuta, Abel hildakoaren autoa gidatzen hasiko da. Lasterketa horren emaitzak erabakiko du eraldaketa behin betikoa izango den ala ez.

Klausurako filma
El empleado y el patrón / The Employer and the Employee
Manuel Nieto Zas
Uruguai - Argentina - Brasil - Frantzia 
WIP Latam 2020
Nagusia, itxuraz, dena alde duen gizon gazte bat da, baina arazo larri bat du: bere haurtxoaren osasun txarra. Langilea lan bila dabil bere ume jaioberria mantendu behar duelako, eta beraz, ez du zalantzarik izango nagusiak bere lurretan lan egiteko kontratatzea eskaintzen dionean, nahiz eta esperientziarik ez izan. Batak besteari lagunduko diote, baina egun batean istripu bat ...

Nagusia, itxuraz, dena alde duen gizon gazte bat da, baina arazo larri bat du: bere haurtxoaren osasun txarra. Langilea lan bila dabil bere ume jaioberria mantendu behar duelako, eta beraz, ez du zalantzarik izango nagusiak bere lurretan lan egiteko kontratatzea eskaintzen dionean, nahiz eta esperientziarik ez izan. Batak besteari lagunduko diote, baina egun batean istripu bat gertatuko da. Ezusteko gertaera horrek bi gizonen arteko harremana arriskuan jarriko du, bai eta bi familien etorkizuna ere.

Amparo
Simón Mesa Soto
Kolonbia - Suedia - Alemania - Qatar 
Gaueko txanda luze baten ondoren, Amparo, bi seme-alaba dituen ama ezkongabea, etxera itzuliko da, baina seme-alabak ez daude han. Laster jakingo du Elías semea armadak errekrutatu duela, eta frontera bidaliko dutela, mugatik gertu dagoen gerra-eremu arriskutsu batera. Semearen patuak argia dirudi. Elías frontera joan baino egun bat lehenago, Amparok semearen artxib...

Gaueko txanda luze baten ondoren, Amparo, bi seme-alaba dituen ama ezkongabea, etxera itzuliko da, baina seme-alabak ez daude han. Laster jakingo du Elías semea armadak errekrutatu duela, eta frontera bidaliko dutela, mugatik gertu dagoen gerra-eremu arriskutsu batera. Semearen patuak argia dirudi. Elías frontera joan baino egun bat lehenago, Amparok semearen artxiboak aldatu eta handik ateratzea eskainiko dion gizon batekin harremanetan jartzea lortuko du. Ia besterik ezer ere ez duela, Amparok denboraren aurkako lasterketa bati ekingo dio semea askatzeko, ustelkeriazko gizarte batean.

Aurora
Paz Fábrega
Costa Rica - Mexiko - Panama 
Zinema Eraikitzen 37
Luisa arkitekto gaztea batzuetan dantzaria da, eta beste batzuetan, maistra, eta haren bizitzaren bitartez, amatasun subrogatuak eta istorio txiki-txikiak korapilatzen dira. Zein da amatasunaren, noraezean ibiltzearen eta desiraren arteko lotura? Auroran, hainbat emakume maitagarriren bizitzez osatutako uhartedi intimoa zeharkatu eta kartografiatzen du galdera horrek, uhartedi ...

Luisa arkitekto gaztea batzuetan dantzaria da, eta beste batzuetan, maistra, eta haren bizitzaren bitartez, amatasun subrogatuak eta istorio txiki-txikiak korapilatzen dira. Zein da amatasunaren, noraezean ibiltzearen eta desiraren arteko lotura? Auroran, hainbat emakume maitagarriren bizitzez osatutako uhartedi intimoa zeharkatu eta kartografiatzen du galdera horrek, uhartedi horren erdi-erdian Yuliana egonik, amari bere haurdunaldia ezkutatu eta, horretarako, Luisaren konplizitatea aurkitzen duen nerabe bat.

Azor
Andreas Fontana
Suitza - Argentina - Frantzia 
Forum Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroa
Yvan De Wiel Genevako bankari pribatua da. Argentinara joan da, diktadura-garaian, bazkide bat ordezkatzera, bazkide hori, oso zurrumurru kezkagarrien eraginpean egonik, bat-batean desagertu delako. Areto, igerileku eta lorategi erosoetan, urrutiko duelu bat piztuko da bi bankariren artean, eta metodo desberdinak baliatzen badituzte ere, berdin-berdin hartuko dute parte biek ko...
Yvan De Wiel Genevako bankari pribatua da. Argentinara joan da, diktadura-garaian, bazkide bat ordezkatzera, bazkide hori, oso zurrumurru kezkagarrien eraginpean egonik, bat-batean desagertu delako. Areto, igerileku eta lorategi erosoetan, urrutiko duelu bat piztuko da bi bankariren artean, eta metodo desberdinak baliatzen badituzte ere, berdin-berdin hartuko dute parte biek kolonizazio zuhur baina gupidagabe batean.
La caja / The Box
Lorenzo Vigas
Mexico - AEB 
Hatzin, Mexiko Hiriko nerabe bat, aitaren gorpuzkia jasotzera joan da. Mexiko iparraldeko zeru zabalaren eta paisaia hutsaren artean dagoen hobi komun batean aurkitu dute aitaren gorpua. Alabaina, ezustean aitaren oso antzeko itxura duen gizon batekin topo egitean, zalantza eta itxaropena piztuko zaizkio Hatzini haren benetako atarramenduaren inguruan.
Hatzin, Mexiko Hiriko nerabe bat, aitaren gorpuzkia jasotzera joan da. Mexiko iparraldeko zeru zabalaren eta paisaia hutsaren artean dagoen hobi komun batean aurkitu dute aitaren gorpua. Alabaina, ezustean aitaren oso antzeko itxura duen gizon batekin topo egitean, zalantza eta itxaropena piztuko zaizkio Hatzini haren benetako atarramenduaren inguruan.
Madalena
Madiano Marcheti
Brasil 
Zinema Eraikitzen 36
Luzian, Cristiano eta Biancak ez dute ia zerikusirik, baina hirurak landa-eremuko udalerri berean bizi dira, Brasil mendebaldean, soja-zelaiez inguraturik. Elkar ezagutzen ez duten arren, Madalenaren desagerpenak guztiei eragingo die. Udalerriko hainbat lekutan, bakoitzak bere erara erreakzionatuko du Madalenaren absentziarekin.

Luzian, Cristiano eta Biancak ez dute ia zerikusirik, baina hirurak landa-eremuko udalerri berean bizi dira, Brasil mendebaldean, soja-zelaiez inguraturik. Elkar ezagutzen ez duten arren, Madalenaren desagerpenak guztiei eragingo die. Udalerriko hainbat lekutan, bakoitzak bere erara erreakzionatuko du Madalenaren absentziarekin.

Noche de fuego / Prayers for the Stolen
Tatiana Huezo
Mexiko - Alemania - Brasil - Qatar 
Mexikoko mendietan kokaturiko herri bakarti batean, neskatoek mutilen tankerara mozten dute ilea eta lurpean ezkutalekuak dituzte. Anak eta bere bi lagun onenek ihesitako pertsonen etxeak okupatu eta emakumez mozorrotzen dira inork ikusten ez dituenean. Magia eta alaitasunezko unibertso zeharkagaitz batean bizi dira; bien bitartean, amek esklabo edo mamu bihurtzen dituztenengan...

Mexikoko mendietan kokaturiko herri bakarti batean, neskatoek mutilen tankerara mozten dute ilea eta lurpean ezkutalekuak dituzte. Anak eta bere bi lagun onenek ihesitako pertsonen etxeak okupatu eta emakumez mozorrotzen dira inork ikusten ez dituenean. Magia eta alaitasunezko unibertso zeharkagaitz batean bizi dira; bien bitartean, amek esklabo edo mamu bihurtzen dituztenengandik ihes egiteko prestatzen dituzte. Baina, egun batean, nesketako bat ez da ezkutalekura garaiz iritsiko.

Piedra Noche / Dusk Stone
Iván Fund
Argentina - Txile - Espainia 
WIP Latam 2020
Sina kostaldera joango da bere lagun Gretari udako etxea saltzen laguntzeko. Duela urtebete baino gutxiago, Gretak bere seme bakarra galdu zuen itsaso horretan eta Sinaren laguntza behar du. Dena biltzen eta giltza entregatzeko prestatzen ari diren bitartean, Brunok, Gretaren senarrak, bertako jendearen arteko zurrumurruak –izaki bitxi bat agertu dela– baieztatzen dituen ze...

Sina kostaldera joango da bere lagun Gretari udako etxea saltzen laguntzeko. Duela urtebete baino gutxiago, Gretak bere seme bakarra galdu zuen itsaso horretan eta Sinaren laguntza behar du. Dena biltzen eta giltza entregatzeko prestatzen ari diren bitartean, Brunok, Gretaren senarrak, bertako jendearen arteko zurrumurruak –izaki bitxi bat agertu dela– baieztatzen dituen zerbait ikusi duela esango die.

Una película de policías / A Cop Movie
Alonso Ruizpalacios
Mexiko 
Esperimentu dokumental eta narratibo baten helburua Mexikoko erakunderik eztabaidatuenetako bat, polizia, argitzen saiatzea da, baita justizia-sistema txikitzen duen zigorgabetasunaren kausak ere.

Esperimentu dokumental eta narratibo baten helburua Mexikoko erakunderik eztabaidatuenetako bat, polizia, argitzen saiatzea da, baita justizia-sistema txikitzen duen zigorgabetasunaren kausak ere.


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea