71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Céline Nieszawer
© Céline Nieszawer
Laurent Cantet
Frantzia 
87 min.
Nor da benetan Karim D? Hedabideek maite duten idazle aurkitu berria? Edo haren ezizen Arthur Rambo, norbaitek sare sozialetan aurkitutako eta gorrotoz betetako mezuen egilea?
Inaugurazioa
Zhang Yimou
Txina 
104 min.
Preso bat Txinako ipar-mendebalde suntsituko lan-esparru batera bidali dute Txinako Iraultza Kulturalaren garaian. Asmamena baliatuta, eta alaba −film batean filmatu dutena− ikusteko xede bakarrarekin, handik atera eta gertuko herri bateko zinema-aretora ihes egitea lortuko du. Han film-zinta hori aurkitu eta bereganatzea espero du. Alabaina, emakume eskale batekin gurutzatuko da; emakumea film-karrete bera lortzeko ernegatuta dago eta lapurtzea lortu du. Bitxia bada ere, objektu misteriotsu hori, bi pertsonaiek arrazoi ezberdinengatik irrikatzen dutena, ustekabeko adiskidetasun baten eragile bihurtuko da.
ATRECE CREACIONES
© ATRECE CREACIONES
Inaugurazioa
Carlos Saura
Espainia 
6 min. Film laburra
Saurak hogeita hamar irudi, marrazki eta argazki baino gehiago sortu eta berreskuratu ditu, inprimatu eta manipulatzeko, horiekin jolasteko eta, azkenik, filmatzeko. Ondoriozko istorioak Espainiako Gerra Zibila birsortzen du, baina gerra unibertsal baten izugarrikeriak haur baten eta bere inguruaren ikuspegitik islatzeko ere balio du.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Daniel Monzón
Espainia 
130 min.
Istorioa 1978ko udan hasten da. Nacho Cañas hamazazpi urteko ikasle barnerakoia da, eta kosta egiten zaio ingurura moldatzea. Gironan bizi da, eta egun batean Zarco eta Tere –hiriko auzo gatazkatsueneko bi gaizkile gazte– ezagutu eta amodiozko triangelu batean nahasiko da, uda osoan zehar bere bizitza betiko aldatuko duen ebasketa-, lapurreta- eta oste-lasterketa geldiezin bat bizitzera eramango duena. Las leyes de la frontera udako istorio bat da, eta bertan, Nachok lehen maitasuna sentituko du, heldu bihurtuko da, bi munduren arteko muga etengabe hautsiko du, eta ongiaren eta gaizkiaren –justiziaren eta injustiziaren– arteko lerroa zeharkatuko du.
Lehiaketatik kanpo
Terence Davies
Erresuma Batua 
137 min.
Siegfried Sassoon gizon konplexua izan zen. Bizirik irten zen I. Mundu Gerran borrokatzearen izuetatik; dominarik ere irabazi zuen bere ausardiagatik. Baina itzuli zenean gogor kritikatu zuen bere gobernuak gerran jarraitzeko harturiko erabakia. Sassoonen poesia mendebaldeko frontean izandako esperientzietan inspiratu zen, eta, azkenean, bere garaiko gerra-poeta nagusietako bat izan zen. Miretsia izan zen Londresko literatura- eta agertoki-giroetan, eta hainbat gizonarekin izan zituen harremanak, bere homosexualitatea onartzen saiatzen zen bitartean. Aldi berean, gerraren izugarrikeriak hautsita, salbazioa bilatzerantz bideratu zuen bere bizi-bidaia: ezkontzaren eta erlijioaren onespenean saiatu zen topatzen. Mundu hautsi batean, bake-bila eta bere burua onartu nahian dabilen gizon nahigabetu baten istorioa. Eta horrek egungo mundura eramaten gaitu, modu nabarmen askoan eraman ere.
Inés Barrionuevo
Argentina 
103 min.
Camilak Buenos Airesera joan beharko du bizitzera amona larriki gaixotzen zaionean. Bere lagunak eta eskola publiko liberala atzean utzi eta ikastetxe pribatu tradizional batean sartuko da. Camila basatia baina heldugabea da, eta izaera hori dela-eta, zailtasunak izango ditu.
Alina Grigore
Errumania 
85 min.
Emakume gazte batek gizatasuna galtzeko prozesuan izandako bilakaera psikologikoa azaltzen digu filmak. Goi-mailako hezkuntza lortzeko eta bere familia disfuntzionalaren indarkeriatik ihes egiteko borrokan ari da Irina. Artista batekin izandako esperientzia sexual anbiguo bat izango da familiaren indarkeriari aurre egiteko akuilua.
Claudia Llosa
Peru - AEB - Txile - Espainia 
93 min.
Emakume bat hilzorian dago, etxetik urrun. Haur bat du ondoan. Ez dira ama-semeak. Emakumearen heriotza gero eta gertuago dagoela, arima hautsiei, arrisku ikusezinei eta ama batek semeari dion maitasunari buruzko istorio aztoragarria kontatuko dute. Samanta Schweblinen txalotutako eleberri homonimoan oinarritua.
Marcel Zyskind
© Marcel Zyskind
Tea Lindeburg
Danimarka 
86 min.
XIX. mende amaierako egun batean betiko aldatuko da Lise 14 urteko neskaren bizitza. Bere neba-arrebetatik zaharrena da, bere familiako lehena da eskolara joaten eta itxaropenez eta konfiantzaz beteta ikusten du etorkizuna. Baina ama erditzen ari dela, badirudi gaizki doala zerbait. Gaua ilundu eta erditzeak aurrera egin ahala, Lise ulertzen hasiko da balitekeela etxekoandre gisa amaitzea neska koskor gisa hasi zuen eguna. 
Lucile Hadzihalilovic
Erresuma Batua - Frantzia - Belgika 
114 min.
Europako bazterren batean, XX. mendearen erdialdean. Albertek Mia zaintzen du, izotzezko hortzak dituen neskatoa. Mia ez da inoiz irteten bere apartamentutik eta leihatilak itxita egoten dira beti. Telefonoak maiz jotzen du eta Nagusiak neskaren ongizateaz galdetzen du. Egun batean Albertek neskatoa prestatu eta irteteko jarraibideak jasotzen dituen arte...
Fernando Marrero
© Fernando Marrero
Fernando León de Aranoa
Espainia 
120 min.
Justiziak Blanco baskula bat darama eskuan, nagusi onak langileei esan ohi dienez.  Blanco enpresak balantza industrialak sortzen ditu, baina fabrikarako sarbidean dagoena, bi platereko modelo zahar bat, okertuta dago. Hiriburutik urrutiko hiri txiki baten aldiri industrialean kokatua, Báculas Blancok hamarkada ugari eman ditu saltoki handietarako balantza industrialak sortzen, ibilgailuak eta abereak pisatzeko.  Blanco, enpresaren jabea, pozik dago, negozioa ondo baitoakio: probintziako gobernuak enpresa-bikaintasunari eman ohi dion sari bat jasotzear daude. Batzorde batek edozein unetan bisita egingo diela espero dute, eta dena prest utzi behar dute ordurako.  Alabaina, langileekin dituzten arazoek kolokan jarriko dute gauzen norabide egokia. Nagusi ona arazo horiek edonola konpontzen saiatuko da: galdutako oreka berrezartzeko, edozer gauza egingo du.
Les films Velvet
© Les films Velvet
Thierry de Peretti
Frantzia 
120 min.
2015eko urria. Frantziako aduana-agenteek zazpi tona kalamu atzeman dituzte hiriburuaren bihotzean. Egun berean, Hubert Antonie, iragan lausoko espioi ohia, Stéphane Vilner Libération egunkariko kazetariarekin harremanetan jarriko da. Bere hitzetan, Jacques Billard goi-mailako polizia frantziarrak –komunikabideetan ezagun eta goi-mailako polizia frantsesak– zuzendutako narkotrafiko-sare bat existitzen dela frogatu dezake. Hasieran mesfidantza badu ere, azkenean ikerketan murgilduko da kazetari gaztea, eta Errepublikako bazter ilunenetara eramango du ataza horrek.
Paco Plaza
Espainia - Frantzia 
100 min.
Susanak Parisen modelo gisa zuen bizitza bertan behera utzi eta Madrilera itzuli behar du. Izan ere, bere amona Pilarrek garuneko odol-isuria izan berri du. Duela urte batzuk, Susanari gurasoak hil zitzaizkionean, amonak hazi zuen neskatoa, alaba izango balitz bezala. Susanak Pilar zainduko duen norbait aurkitu behar du, baina hasierako plana, amonarekin egun gutxi batzuk ematea, amesgaizto bihurtuko da.
Icíar Bollaín
Espainia 
115 min.
2000. urtean, Maixabel Lasaren senarra, Juan María Jáuregui hil zuen ETAk. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: bere senarra hil zuten gizonetako batek berekin hitz egiteko eskatu zion Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra betetzen ari deneko kartzelan, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta atsekabe handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin zuen aurrez aurre ikustea 16 urte zituenetik bere bikote izandakoa hil zuten pertsonekin. "Mundu guztiak merezi du beste aukera bat", erantzun ohi du emakumeak galdetzen diotenean zergatik erabaki zuen hitz egitea bere senarra hil zuen gizonarekin.
Zhang Ji
Txina 
113 min.
Txina, 1997. Hilketa-segida batek Fentun hiria astindu du. Krimenak misteriotsuki eten dira, agintariek arduraduna aurkitu baino lehen. Zortzi urte geroago, biktimetako batengandik gertukoa den polizia gazte batek ikerketa berriro irekitzea erabaki du.
Jonás Trueba
Espainia 
220 min.
Quién lo impide nerabezaroari eta gaztaroari buruz dugun pertzepzioa aldatzeko dei bat da; XXI. mendearen hasieran jaio eta 2020an adin-nagusitasunera iritsi zirenena; orain guztiaren errudun diruditen baina itxaropenak murrizten ari zaizkien horienak. Dokumentalaren, fikzioaren eta lekukotasun-erregistro hutsaren arteko lan honetan nerabe gazteak diren bezala azaltzen dira, baina gutxitan ikusi ohi ditugun edo ikusten uzten diguten moduan: zinema-kamera baliatzen dute euren alderdi onena erakusteko eta etorkizunarekiko konfiantza itzultzeko, hauskortasun eta emozioan funtsatuta, umorez, adimenez, sinesmenez eta ideiez. Izan ere, maitasunaz, adiskidetasunaz, politikaz edo hezkuntzaz hitz egiten diguten gazteak ez dira beren gauzez bakarrik ari, beti, edozein adinetan, axola zaigunaz baizik. Quién lo impide guri buruzko film bat da: lehen ginenari, orain garenari eta etorkizunean izaten jarraituko dugunari buruzkoa.
Michael Showalter
AEB 
126 min.
Tammy Faye Bakker telebista-predikatzaile ebanjelistaren igoera, erorketa eta erredentzioaren ikuspegi intimoa. 70eko eta 80ko hamarkadetan, Tammy Fayek eta bere senarrak, Jim Bakkerrek, ia ezerezetik abiarazi duten munduko erlijio-katerik handiena, baita parke tematiko bat ere, eta ospe izugarria izan zuten bidaltzen zituzten maitasun, onarpen eta oparotasunezko mezuei esker. Tammy Faye oso ospetsua zen bere betile suntsiezinengatik, kantatzeko modu originalagatik eta mota guztietako pertsonei harrera egiteko orduan zuen eskuzabaltasunagatik. Baina hain arreta handiz sortutako inperio hura bertan behera erori zen laster, finantza-irregulartasunen, lehia eta azpijokoen eta eskandaluen eraginez.
Claire Simon
Frantzia 
95 min.
30 urte zaharragoa den idazle ospetsu batekin harreman sutsua duen gizon batek hitz egin beharra sentitzen du. Liluratuta dago emakume harekin, baina sentitzen du ezin duela jarraitu aurrera. Maitasunaren intentsitatea hitzez adierazteko eginahal batean, bihotza ireki eta erabateko argitasunez deskribatuko du maitasun hori.
Alejandro Amenábar
Espainia 
295 min. Saila
Álex Ventura, esperientziarik gabeko diplomazialari gazte bat, sinesmen guztiak kolokan jarriko dizkion misio baten buru bihurtuko da: Frank Wildek –urpeko ondare komuna arpilatzetik bizi den abenturazale batek– ostutako urpeko altxorra berreskuratzea. Álexek bere bizitzako abenturari ekingo dio Lucía (aiurri biziko funtzionarioa) eta Jonas Pierce (abokatu iparramerikar bikaina) lagun dituela, eta maitasuna, adiskidetasuna eta sinesmenekiko konpromisoa zein garrantzitsuak diren ulertuko du. Sei kapituluko telesaila. 
Lehiaketatik kanpo
MARINO SCANDURRA
© MARINO SCANDURRA
Manuel Martín Cuenca
Espainia 
122 min.
Irenek hamabost urte ditu, eta adingabe arau-hausleentzako zentro batean bizi da. Haurdun geratu da eta bizitza aldatu nahi du Javierri, zentroko hezitzaileetako bati, esker. Javierrek berekin eta bere emazte Adelarekin bizitzea proposatuko dio bikoteak mendian isolatuta duen etxean, neskaren haurduntza ongi joan dadin. Baldintza bat ezarriko diote horren truke: haurtxoa jaiotzean, eman egin beharko die. Akordio hauskor hori arriskuan egongo da Irene sabelean daraman haurra beretzat sentitzen hasten denean.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: