"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Dea Kulumbegashvili (Georgia) zuzendaria izango da; iaz lau sari ofizial irabazi zituen Dasatskisi / Beginning bere lehen lanagatik, besteak beste, film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria. Kulumbegashvilirekin batera, Susi Sanchez (Espainia) aktorea, Maite Alberdi (Txile) eta Audrey Diwan (Libano-Frantzia) zuzendari eta gidoilariak eta Ted Hope ekoizle estatubatuarra izango dira Sail Ofizialeko epaiamahaian.


Epaimahai ofizialak ondoko sari hauek eman behar ditu nahitaez:
Epaimahai ofizialak sari berezi bat emateko aukera du, eta nahi bezala esleitu ahalko dio, edozer ezaugarri direla eta, jasotzeko merituak dituela uste duen filmari. Dena den, arrazoi horiek azaldu beharko ditu.
Urrezko Maskorra ezingo da ex aequo eman.
Sari ofizialak Zinemaldiko amaierako galan jakinarazi eta banatuko dira.




