IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, foroa elkargunea da dokumental-proiektuak finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Sektorean dokumentalen alorrean diharduten profesionalentzako topagune bat da.
Irailaren egingo den foroak, Donostia Zinemaldiaren barruan, hiru atal nagusi ditu: tailerrak, pitching saioak eta bilera indibidualizatuak.
Tailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira. Ekoizleei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek.
Pitching saioan produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean.
Egun berean, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.
2021eko deialdian izena emateko epea laster jakinaraziko da.
Informazio gehiago: http://www.ibaia.org/eu/foroa/
Kontaktua: lauhaizetara@ibaia.org