71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2021-09-21

“Simonen biolentziak asaldatuko gaitu, eta ihes egitearen beharra izan dezakegu, edo, akaso, liluratu egingo gaitu, maitasuna heriotza delako, betiere Durasen hitzetan”, Mikel Zumeta, Berria.

 

“Arriskatua eta gupidagabea”, Luis Martínez, El Mundo.

 

“Sekulako gozamena oparitzen duen filma; egundoko gozagarria film batean hitzen adierari erreparatzen diotenentzat, pentsamendua lantzen dutenentzat, eta, inolako beldurrik gabe, ia inork sakontzen ez duen barne-amildegietarantz egin nahi dutenentzat”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.

“Pozgarria da film batek aurrean dituen diana guztietan nola asmatzen duen ikustea. Horixe bera egiten du Claudia Llosak aurkezturiko lanak”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.

 

“Zuzendariak ez du kontakizun huts bat bakarrik eraikitzen, ezpada sentsazio bat, beldur bat”, Luis Martínez, El Mundo.

“Alina Grigore errumaniarraren debut akasgabe eta latza”, Luis Martínez, El Mundo.

“Entzute hutsarekin, bestearen larruan jarrita (ankerrena izanik ere), Bollaín madrildarrak alegatu hunkigarria lortu du adierazezina adierazteko”, Alfonso Rivera, Cineuropa.

“Inork ezingo lioke muzin egin elkarrizketa biziz beteriko film bati: eszenaz eszena, lehertzeko zorian dagoen indarkeria-mehatxu bat ageri zaigu”, Cristóbal Soage, Cineuropa.

“Txalogarria geruzaz geruza modu ezin sinpleagoan eta tolesturaz tolestura eskainiko digun erradiografia azal-anitza”, Mikel Zumeta, Berria

“Esperantzaz beteriko filma da”, Uxue Arzelus, Berria.

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: