Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


WIP Europa
WIP Europa
Filmak
Filmak
Zer proiektu aurkez daitezke?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
Eskertzak
Eskertzak
SARREREN ERRESERBA

WIP EUROPA ekimenean aukeratutako filmen proiekzioak Principe zinema aretoan izango dira, iralaren 20, 21 eta 22an.

Sarreren erreserba Zinemaldiaren sarrera sistema orokorraren bidez egin behar da. Emanaldi bakoitzeko sarreren erreserba egun bat lehenago burutu behar da, esteka honen bidez.

Ezinbestekoa da industriako akreditazioa erakustea eta aldez aurretik sarrerak erreserbatzea emanaldietara sartu ahal izateko.

Filmak ZInemaldiko Bideotekan egongo dira eskuragarri, behin aretoetan proiektatzen denetik eta festibala bukatu arte, irailaren 25an.

Taldeen aurkezpenak (Pitching atala) eta emanaldien ordutegia (Programazioa atala) eskuragarri daude film bakoitzaren fitxan. Programazioa ere aurkitu ahal izango duzu Agenda Profesionalan.

20 Astelehena
Nina: Príncipe, 9 (09:30 – 11:20)
Zamanimizin Bir Kahramani / A Hero of Our Time: Príncipe, 3 (12:00 – 14:00)

21 Asteartea
Ya, Nina / Lucky Girl: Príncipe, 9 (09:30 – 11:27)
Didi Shesvenaba / A Long Break: Príncipe, 3 (12:00 – 14:05)

22 Asteazkena
CARBON: Príncipe, 9 (09:30 – 11:07)
Misión a Marte / Mission to Mars: Príncipe, 3 (12:00 – 13:20)

___________________________________________________________________________

Nagusiki Europako produkziokoak diren filmei zuzenduta dago WIP Europa, zeina Glocal in Progress-en bilakaera baita. Aurrerantzean, postprodukzio-fasean dauden Europako film guztiek ere parte hartu ahal izango dute. Gainera, WIP Europak postprodukzio-fasean dauden sei film aurkeztuko dizkie profesionalei, tartean, produktore, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileak, filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzeko.

WIP Europa egitasmorako hautatzen diren filmak WIP Europa Industriaren saria irabazteko hautagai izango dira, eta Industriaren saria irabazten duen filma WIP Europa saria eskuratzeko hautagai izango da.

WIP Europari norabide berria emanda, Zinemaldiak sormenaren eta industriaren aldeko apustua handitu du, eta WIP Latam ekimena eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa direla medio, bi zinemagintzen erreferentziako topagunea izango da.

 

Datuak | Glocal in Progress / WIP Europa (2017-2020):

  • 14 film aukeratuak
  • 8 film amaituta
  • 6 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Tallin Black Nights, Donostia edo Sarajevo.
  • 2 film saritua izan dira

Kasu arrakastatsuak | Glocal in Progress / WIP Europa (2017-2020):

  • MBAH JHIWO / ALMA ANCIANA, Álvaro Gurrea (lehen filma) | Forum - Berlinale, 2021.
  • LES DUES NITS D'AHIR / YESTERDAY'S TWO NIGHTS, Pau Cruanyes, Gerard Vidal (lehen filma) | Gizonezko Aktore onenaren Zilarrezko Biznaga eta Zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga - Zonazine, Malagako zinema-jaialdia 2020; Publikoaren Gaudí Saria, 2021.
  • NEMATOMA / INVISIBLE, Ignas Jonynas | New Directors – Donostia Zinemaldia, 2019 | Baltic Film Competition - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2019.
  • KRALICE LEAR / QUEEN LEAR, Pelin Esmer | lehiaketako dokumentala – Sarajevoko zinema-jaialdia, 2019.
  • UN OM LA LOCUL LUI / A DECENT MAN, Hadrian Marcu (lehen filma) | New Directors – Donostia Zinemaldia, 2018.
  • DANTZA, Telmo Esnal | Sail Ofiziala – emanaldi bereziak - Donostia Zinemaldia, 2018.
  • IZBRISANA / ERASED, Miha Mazzini (lehen filma) | Lehen Filmen Lehiaketa - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia.

Harremanetarako:

 
Aurreko edizioak WIP Europa
2020
Aurreko edizioak GLOCAL IN PROGRESS
2019
2018
2017
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea