Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Berriak > Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du
Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du
Asteazkena, 2022(e)ko uztailak 20

Donostia Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen du streaming bidez ikustea Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, baldin eta beren ordezkariek izena eman badute, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 24an). Zinemaldiko bideoteka CinandoVL-k jarduten du, Cannes zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako zinema industriako profesionalentzako plataforma.

Zinemaldian aukeratutakoez gain, urteko film espainiarrek eta latinoamerikarrek ere eman ahal izango dute izena Bideotekan. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • 2021eko urritik 2022ko irailera bitartean mundu mailako estreinaldia izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitziak izatea.

Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:

  • 70 € (%21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitzitako filmetarako.
  • 35 € (%21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako filmetarako (ekoizlearentzako doako akreditazioa barne).

Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.
Izena emateko azken eguna 2022ko irailaren 5a da, astelehena.

HARREMANETARAKO

videoteca@sansebastianfestival.com
Tel.: (+34) 943 481 217
www.sansebastianfestival.com




Industria Saila ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones