D'Ortagnan, mutil oldartsu eta xaloa, Parisera joango da bere ametsik handiena egia bihurtzeko: bere Maiestatearen Mosketxakurren kidegoarekin bat egitea. Adiskidetasun, ohore, justizia, akzio eta, batez ere, komedia ugariz beteriko abentura.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.
LeBron James saskibaloiko superizarrak Looney Tunes taldearen taldearekin bat egingo du Goon Squad garaitzeko eta bere semea salbatzeko.
Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da Jerry New Yorkeko hotelik onenera bizitzera doanean, "mendeko ezkontza" garrantzitsuenaren bezperan. Horrek ezkontza-planifikatzaile desesperatua Tom kontratatzera behartzen du, hura gainetik kentzeko.
Slim bere patuari uko egin dion eta ezertan sinesten ez duen kartoizko kaxa hautsia da, baina bere bizitza aldatu egingo da Spark kaxa ezagutzen duenean; izan ere, edozein hondakini probetxua atera dakiokeela konbentzitzen saiatuko zaio, abentura dibertigarrien bidez, lagun berria.