71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Nadejda Koseva
Bulgaria - Alemania 
98 min.
Yovo naturarekin harmonian bizi da Danubio ibaiaren ertzean. Etxearen ondoko uhartean basurde basati bat giltzapetu dute itxitura batean, eta animalia sakrifikatu egingo dute eroskeriaren zenbateko baten truke. Atzerriko inbertitzaile itzaltsu bat Yovoren herrira iritsiko da, oso erradioaktibitate handiko hondakinen biltegi bat baimentzeko. Basurdea uste baino indartsu eta oldarkorragoa da, eta ehiza-txakurrak hilko ditu. Ehizaldiarekin jarraitzeko aukera bakarra Yovoren txakurrak –oso ondo hezita dagoenak– parte hartzea da.
Selman Nacar
Turkia - Frantzia - Errumania 
89 min.
Canan hiri txiki bateko abokatu kriminalista da; epaitegietan ematen ditu egunak, eta ospitalean gauak, ama zaintzen. Cananek defendatzen duen gaizkile bati epaia emango zaioneko egunean gertatzen da filma. Akusatuaren sinesgarritasunak hobera egingo du prozesuan zehar. Cananek bere amaren, epailearen eta akusatuaren bizitzetan eragina izango duen hautu moral bat egin beharko du.
Tonia Noyabrova
Ukraina 
90 min.
Munduak bere inguruan biratzen duela sinetsita bizi da Kira nerabea. Sobietar Batasuneko azken urteetan Ukrainan jaioa eta hazia, etorkizuna aurresangarri eta arazorik gabeko gisa ikusten du. Baina sentipen hori laster desagertuko zaio. Halako batean, aitak maitalea duela eta amak badakiela baina ezer esatea nahiago duela jakingo du. Kiraren familia Sobietar Batasunarekin batera hasiko da desegiten, eta ezagutzen zuen mundua irreala iruditzen hasiko zaio gazteari. Kira maitasunaren eta etorkizunerako itxaropenen bila dabil, baina imajinatu ezin zuen bide ilun batean ari da sartzen.
YOUBESC
© YOUBESC
Anatol Durbala
Moldaviako Errepublika - Errumania 
97 min.
Sashak gas naturaleko enpresa baterako egiten du lan. Bere emazteak uste baino bi hilabete lehenago erditzen duenean, Sashak dirua lortu beharko du haur goiztiarra salbatzeko. Halaz ere, ez ditu eroskeriak onartu nahi, eta arriskuan jarriko du bere lanpostua horrek, lankideekin tirabirak sortzeaz gain. Emazteak ez du ulertuko eta Sashak krisia izango du. Eliza batean galdara jartzeko enkargatzen diotenean, ohartuko da horman margotutako ikono bat txikitu beharko duela. Sasha ikonoa salbatzen saiatuko da, baina sistema perbertitu beharko du.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: