Donostia Zinemaldiak eta SELAE Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado elkarteak gai sozialeko film laburren lehiaketa bat sortu dute. Lehiaketa irabazten duen lanak 10.000 euroko saria jasoko du eta 5.000 eurokoa, berriz, bigarren sailkatuak. Guztira, lehiaketan aurkeztutako film labur guztietatik sei izango dira Loterías Sarirako hautagaiak. Lehiaketa berriak helburu bat du: ikus-entzunezkoa erabiltzea mezu positibo eta itxaropentsuak zabaltzeko, aberastasunaren birbanaketa, desparekotasunen ezabaketa eta justizia soziala sustatzeko. Film laburrek ezinbestean izan behar dute zerikusia gai sozialekin, hala nola hauekin: ongizatea, zaharren bakardadearen aurkako borroka eta zaharren bizi-kalitatearen hobekuntza eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, zaurgarritasun-egoeran daudenei eta laguntza sozioekonomikoa behar duten minbizia-pazienteei eman beharreko laguntza.