Sponsor latinezko hitza da, eta "beste pertsona baten fidatzaile" esan nahi du. Donostia Zinemaldiaren 73. edizioa ostiral honetan (irailaren 19a) hasiko da. 600 emanaldi baino gehiago izango dira, eta Jennifer Lawrencerekin, Matt Dillonekin, Juliette Binocherekin edo Colin Farrellekin eta beste izar batzuekin egingo diren topaketak (euren film berriak aurkeztera etorriko dira Donostiara) ez lirateke posible izango Zinemaldiaren babesleen laguntzarik gabe. Aurten, jaialdiak ongietorria ematen die Zinemaldiaren aliatuen zerrendan sartu berri diren bidaia-lagunei, bederatzi egunez hiria gainezkatzen duten esperientziak, emozioak eta giroa ahalbidetzeko beharrezkoak diren lankidetzei.
MARTINI, 160 urte baino gehiagoko historia duen bermuteko eta aperitiboko enpresa italiar ikonikoa, izango da Donostia Zinemaldiaren irekiera after partyaren babesle ofiziala. Markak San Telmo Museora eramango du bere Terrazza Martini ospetsua, italiarren estilo eta sofistikazioa islatzen dituen espazio efimeroa. Paco León aktore eta zinemagileak babestutako gau-emanaldiak Martini Bianco Spritz izango du protagonista. Harekin, egingo zaie gonbidatu guztiei harrera, Zinemaldiaren talentuaren, sormenaren eta jai-giroaren alde topa egiteko.
Codorníu, Espainiako upategirik zaharrena eta munduko luzeenetako bat, Zinemaldiaren Cava Ofiziala izango da, eta Miramar Jauregiaren kanpoaldean eta barruan, Donostiako badiaren aurrean, egingo den amaierako festaren antolakuntzara eramango du bere esentzia mediterraneoa, benetakotasun izpiritua eta une bakoitza ospatzeko grina.
Festaren aurretik, Viña Pomalek –Zinemaldiko Ardo Ofizialak–, Miramar Jauregian egingo den amaierako afaria babestuko du, 73. edizioko film saritu guztien topalekua, eta Bodegas Bilbaínas marka enblematikoko ardo findu eta freskoek alaituko dute.
Zinemaldiarekin aliatutako marken aniztasuna oso-oso handia da. Make&Mark taldea liderra da baliabideen planifikazioan eta erosketan, eta Horizontes Latinosekin –Zinemaldiko sail berezienetako batekin– lotuko da lehen aldiz, Zinemaldiak Latinoamerikako zinemarekin duen lotura historiakoa nabarmenduz.
Eta Made in Spain –Espainiako zinemaren nazioarteko erakusleiho gisa funtzionatzen duen atala– babesteko, Universae Lanbide Heziketako Goi Mailako Institutua batu da babesle gisa; gainera, film laburren lehiaketa bat sustatu du, sortzen ari den talentua eta zinemako ahots berriak ikusarazte aldera.
Bikaintasuna ezaugarri duen beste marka bat, puntuzko jantziak egiten espezializatutako Liu·Jo konpainia italiarra, Zinemaldiko babesleen zerrenda esklusiboan sartu da.
Azkenik, filmetako ekipoek, kazetariek eta industriako profesionalak behar dituzten kafeina-dosiak Cafés Templok –73. edizioko kafe ofizialak– emango ditu.
Babesle berri horiez gain, nabarmentzekoak dira hainbat ediziotan Zinemaldiak izan dituen bidaiakide guztiak, jada Zinemaldiaren iruditeriaren eta ikus-entzuleen parte izanik, hala nola RTVE, EiTB, Movistar Plus+, Audi, Kutxabank, Armani Beauty, El Diario Vasco, Irizar, Jamones Ibéricos de España, Keler, Loterías y Apuestas del Estado, Renfe, Repsol, Urbil, Antiguo Berri, La Perla eta Vichy Catalan. Eskerrak eman nahi dizkiegu Zinemaldiak 73 urte sasoi osoz betetzea ahalbidetzen duten gainerako erakunde, enpresa eta entitateoi.