74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Hizketaldiak
Hizketaldiak
Fichas
Fichas
 
Harris Dickinson aktore eta zuzendari britainiarrak eta Archie Pearch ekoizleak Urchin aurkeztuko dute Donostian, Dickinsonen lehen film luzea. Lanak Un Certain Regard sailean parte hartu zuen Cannesko jaialdian —non FIPRESCI Saria eta Aktore Onenaren Saria jaso zituen—, eta nazioarteko hainbat jaialditatik igaro ondoren iritsi da orain Espainiara, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzera. Elkarrizketan lehen film bat gauzatzeko erronkez, euren sormen prozesuaz eta 2023an sortu zuten Devisio Pictures (Londresen eta New Yorken egoitza duena) ekoiztetxeari buruz arituko dira. Halaber, nolako konpainia eraiki nahi duten azalduko dute eta beren lanaren orainaz eta etorkizunaz hausnartuko dute.
Larunbata 20, irailak
13:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Alberto Iglesias (Hable con ella, La piel que habito, Madres paralelas) eta Alexandre Desplat (The Grand Budapest Hotel, The Shape of Water, The King’s Speech) elkartuko dira zinemako ibilbideaz eta beren partiturei forma ematen dien sormen-prozesuaz hitz egiteko. Elkarrizketa honek aukera emango du zinemarako musika nola ulertzen duten, eta nola lagundu dieten azken hamarkadetako film gogoangarrienetako batzuei bere konposizioekin gertutik ezagutzeko. Hizketaldia Paula Olaz konpositoreak moderatuko du. 
Larunbata 20, irailak
16:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Mende-aldaketatik 25 urtera, belaunaldi baten erretratua argi marrazten da. Ikus-entzunezkoek ez dute soilik 2000ko hamarkadaren garaia fidelki irudikatzeko balio izan, baita iruditeria emozional baten eta belaunaldiko pertenentzia-sentimendu baten eraikuntzan giltzarri izan ere.Tokikotik nazionalera, 2000ko hamarkadatik gaur egunera arte, industriako profesionalen arteko elkarrizketa honek proiektu mota hauen sorkuntza bultzatzen duten gakoak aztertzea eta hauek publiko zabalagoetara eramatean sortzen diren erronka eta aukerak identifikatzea du helburu.
Hizketaldiak - Industria
Larunbata 20, irailak
18:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Zinemagile daniarra den Joachim Trier-ek publikoarekin partekatuko du bere lan egiteko modua, bere begirada eta filmografian egindako ibilbidea, funtsezko bihurtu diren tituluetatik abiatuta: Oslo, 31. august (Oslo, 31 de agosto) edo Verdens verste menneske / The Worst Person in the World (La peor persona del mundo). Trierrek Donostian aurkeztuko du bere azken filma, Affeksjonverdi / Sentimental Value (Valor sentimental), Canneseko Zinemaldian Gidoi Onenaren Saria irabazi ondoren. Proiekzioa Perlak sailean kokatzen da, denboraldiko nazioarteko zinemaren onena biltzen duen atalean.
Igandea 21, irailak
10:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (igandea) 9:00etatik aurrera
 
Sortzaileen, ikerlarien eta elkarteen arteko elkarrizketa, indarkeriak, aniztasuna eta erresistentzia kolektiboak aztertzeko. Analisi kritikorako eta etorkizun posibleen eraikuntzarako jardunaldia, ikus-entzunezko sektorea ikuspegi feministatik jorratuz.
Astelehena 22, irailak
08:45 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
La furia RTVE Korporazioak parte hartutako eta emakume batek zuzendutako filmetako bat da, 2025ean estreinatua. Ekoizpen honetan emakume zinemagileen begirada funtsezkoa izan da arlo askotan: zuzendaritzan, gidoian, ekoizpenean, argazki-zuzendaritzan eta kameran, ekoizpen-diseinuan edo arte-zuzendaritzan, besteak beste. Horrelako ekoizpenak adibide dira indarkeria sexuala eta haren ondorioak zineman modu hausnartu batean irudikatzearen garrantziaz, bai etika aldetik bai estetika aldetik, ikus-entzunezkoetatik sexismozko estereotipoak eta bortxaketaren kultura hausteko. ("Egungo Ikus-entzunezko Industriari Buruzko Diagnostiko Feministak" Jarduanaldiaren barne).
 
Testuinguru globalean diskurtso erreakzionarioak hazten ari diren honetan, ikus-entzunezko industriako zenbait sektorek “woke edukia” izendatzen dituzte mespretxuz berdintasunarekin, aniztasunarekin edo giza eskubideekin konprometitutako narratibak. Joera honek presio esplizitu bihurtzen hasi da zenbait ikuspegi saihesteko ekoizpenetan: arrazializatutako pertsonaia gutxiago, LGTBIQ+ istorio gutxiago, memoria gutxiago, status quoa zalantzan jartze gutxiago.Zentsura mota berri baten aurrean gaude? Zer esan nahi du begirada kritikotik sortzeak atzerakada ideologikoaren une batean? Mahai-inguru honek edukiari buruz hausnartzea proposatzen du erresistentzia modu gisa: beste mundu posible batzuk irudikatzeko tresna gisa, sorkuntzatik konpromiso politikoa sostengatzeko eta gure ahots eta esperientzietatik narrazioaren eskubidea defendatzeko.("Egungo Ikus-entzunezko Industriari Buruzko Diagnostiko Feministak" Jarduanaldiaren barne).
 
Ikus-entzunezko sektoreko emakumeen elkarteek urteak daramatzate elkarren arteko laguntza, eragin politikoa, ikusgarritasuna eta prestakuntza sustatzeko guneak mantentzen. Mahai-inguru honetan kolektibotik abiatuta elkartu nahi dugu: martxan dauden proiektuak partekatu, tresnak trukatu, elkar inspiratu eta, batez ere, sarea eraikitzen jarraitu.Lurralde bakoitzak bere erronkak eta garaipenak dituelako, elkarrizketa honek kartografia komun bat ireki nahi du, non testuinguru, estrategia eta jakintza aniztasuna kabituko diren. Gune bat elkarte-lana sektorean aldaketarako motor gisa balioesteko, eta elkarrekin lankidetza-forma berriak irudikatzeko, gure ahotsak eta gure presentzia industrian sendotuko dituztenak.("Egungo Ikus-entzunezko Industriari Buruzko Diagnostiko Feministak" Jarduanaldiaren barne).
 
Zuzendari frantsesa den Claire Denis zinemaren ahots berezi eta ospetsuenetako bat da gaur egun. Donostia Zinemaldian egingo den elkarrizketa honetan bere ibilbide oparoa izango da ardatz, baita bere azken lana ere, Le Cri des Gardes, aurten Sail Ofizialean lehiatzen den filma. Aukera izango da bere zinemaren ikuspegia eta bere ibilbide pertsonal eta eraginkorra nola eraiki duen hurbiletik ezagutzeko.
Hizketaldiak - Nest
Astelehena 22, irailak
10:30 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Elkarrizketa honek LGTBIAQ+ zigiluak filmetan dituen inplikazioei buruz eztabaidatzea proposatzen du, baita ekoizpen horiek dituzten erronka eta indarguneei buruz ere. Era berean, zein rol jokatzen duten aztertuko da, alde batetik, salmenta- eta banaketa-agentziek eta, bestetik, plataformek eta jaialdiek —bai orokorrek bai espezializatuek— filmak nazioartekotzeko eta banatzeko prozesuetan.
Hizketaldiak - Industria
Asteartea 23, irailak
10:30 h.
Ikus-entzuleak: sarrera librea edukiera bete arte. Akreditaziodunak: sarrera librea akreditazioarekin.
 
Gia Coppola Ipar Amerikako zuzendaria da. Iaz Donostian Epaimahaiaren Aparteko Saria irabazi zuen The Last Showgirl filmarekin, eta aurten Epaimahai Ofizialeko kide izango da. Elkarrizketa honetan bere ibilbidea gogoratuko du, Palo Alto eta Mainstream bezalako lanak aipatuz, eta bere sormen prozesuaz eta erreferentziez hitz egingo du. Halaber, esperientzia pantailara nola eramaten duen azalduko du, Nest atalean parte hartzen dutenek eta bertaratzen den publikoak zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten.
Nest
Asteartea 23, irailak
16:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Sorkuntza-prozesuak filmak heltzeko tresna funtsezko gisa sendotzen ari diren une honetan, Espainiako laborategi eta erresidentzia batzuk elkartuko dira solasaldi honetan. Orain arte egindakoaren balantzea egiteko, ikaskuntzak partekatzeko eta lurralde eta lan-eredu desberdinak gurutzatzen dituzten esperientziak elkarbanatzeko gunea izango da.Truke puntualetik harago, mahai honek denboran zehar iraungo duen elkarrizketa baten oinarriak ezartzea du helburu, proiektu horien artean, zeinen xede nagusia zinemagileak beren lanen garapenean laguntzea baita. Elkarrizketa kolektibo bat zabaltzea da kontua, sareak indartzeko, beharrak antzemateko eta estrategia bateratuak proiektatzeko, sortze-ekosistema eta haren nazioarteko dimentsioa sendotzeko.
Asteazkena 24, irailak
12:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Kataluniako zinema-zuzendaria den Jaume Claret Muxart-ek bere lehenengo film luzea, Estrany riu, aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean, Veneziako Jaialdiko Orizzonti ataletik igaro ondoren. Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE) eta Ikusmira Berriak programetako ikasle ohia da, eta bertan garatu zuen, hain zuzen ere, proiektu hau. Elkarrizketa honetan bere ibilbidearen lehen urratsei eta lehen film bat gauzatzeko erronkei buruz arituko da. Nest saioaren testuinguruan, non 2020an Ella i jo film laburrarekin parte hartu zuen, ikasleekin eta publikoarekin zinemaren bide hasieran bizi izaten diren esperientziak eta ikasketak partekatuko ditu.
Hizketaldiak - Nest
Asteazkena 24, irailak
15:30 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Espainiako ACCIÓN Zuzendarien Lehen Topaketak zinema-zuzendariak biltzen ditu ikus-entzunezko industriaren globalizazioak dakartzan erronka nagusien inguruan eztabaidatzeko. Saioetan zinemaren zuzendaritzako sormen-askatasuna jorratuko da, baita zuzendarien ekoizle-lanaren garrantzia ere euren proiektuak defendatzeko eta independentzia artistikoa bermatzeko. Zuzendariek formatu eta telesail berrietan duten ekarpena ere aztertuko da, egile-eskubideen babesa eta adimen artifizialaren arautzea bezalako gaiekin batera. Topaketa honek, halaber, Europako aniztasun kulturala eta zinemagintza independentea babesteko beharra azpimarratzen du, zinemaren oinarri gisa. Zinemagile ospetsuen eta moderatzaileen arteko mahai-inguruen bidez, esperientziak, estrategiak eta proposamenak partekatuko ditugu, zinemagileen ikuspegia eta sormena beren lanen ardatz izaten jarrai dezaten. Programa09:30 – Irekiera eta ongietorria09:45 – Zuzendariaren askatasun sortzaileaParte-hartzaileak: Pablo Berger, Isaki Lacuesta, Daniela Fejerman eta Julio MedemModeratzailea: Inés París11:00 – Nazioarteko Topaketa. Europar ManifestuaParte-hartzaileak: Bill Anderson (FERAko presidentea), Marine Francen (SRFko copresidentea), Jérôme Enrico (L’ARPeko presidentea), Pilar Pérez Solano (ACCIÓNeko presidentea)Moderatzailea: Giovanna Ribes (ACCIÓNen ordezkaria FERAn)13:00 – Zuzendari-ekoizlearen figuraParte-hartzaileak: Helena Taberna, Manuel Martín Cuenca, Paula PalaciosModeratzailea: Javier Balaguer16:00 – Zuzendaritza eta telesailakParte-hartzaileak: Belén Macías, Ramón Salazar, Juana MacíasModeratzailea: Antonio Hens
Osteguna 25, irailak
09:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
 
Zinemak ekoizpenean, finantzaketan eta erakusketan aldaketa sakonei aurre egin behar dien une honetan, zuzendarien rola etengabe birdefinitzen ari da. Nola defendatu daiteke sormen-askatasuna merkatuaren presioaren, plataformen edo diskurtso nagusien aurrean? Zer esan nahi du ahots propioari eustea, gero eta globalizatuagoa eta lehiakorragoa den medio batean? Elkarrizketa honetan, Isaki Lacuesta, Pablo Berger, Daniela Fejerman eta Julio Medemek publikoarekin partekatuko dituzte sorkuntzari, industriako negoziazioei eta pelikula bakoitzean ikuspegi pertsonala mantentzearen erronkei buruzko hausnarketak. Inés Parísek moderatuta, saioak eztabaida ireki bat proposatzen du zinemagintzan gaur egungo autonomia artistikoaren mugen inguruan, eta baita zuzendariaren ikuspegitik sormen-askatasunaren forma berriak imajinatzeko moduen inguruan ere. ("ACCIÓN-eko I. Topaketa, Espainiako Zinema Zuzendarien Bilera" Jarduanaldiaren barne).
 
Canneseko eta Veneziako Zinema Jaialdietan aurkeztutako Manifestuaren ondoren, Europako zinema-zuzendariek beren ahotsa altxatu dute Europaren aniztasun kulturala defendatzeko, presio ekonomiko eta kulturalek mehatxatua. Topaketa honetan, erakunde europarrei dei egingo zaie ekoizpena eta lanen zirkulazio askea babesteko, zinema europarraren oinarri den sektore independentea sostengatuz. Saioan egile-eskubideen defentsaz, adimen artifizialaren arauketaz eta gure kultura, identitateak, hizkuntzak eta pentsamendu-askatasuna zinemaren bidez babesteko beharrari buruz hitz egingo da. Honen guztiaren inguruko gogoetan parte hartuko dute: Bill Anderson, FERAko presidentea; Marine Francen, SRFko kopresidentea; Jérôme Enrico, L'ARPko presidentea; Pilar Pérez Solano, ACCIÓNeko presidentea; eta saioa Giovanna Ribesek moderatuko du. ("ACCIÓN-eko I. Topaketa, Espainiako Zinema Zuzendarien Bilera" Jarduanaldiaren barne).
 
Saioak funtsezko rola izango du zinema garaikidean film baten zuzendaritzak eta ekoizpenak duten garrantzia aztertzeko. Proiektu baten alderdi guztien gaineko arriskua hartzen duten eta sormen-askatasuna bermatzen duten pertsonak dira, ikuspegi artistikoa baliabideen kudeaketarekin orekatuz.Sormenaren eta industriaren arteko tentsioez eta sinergiez arituko dira, bai eta funtzio bikoitz horrek nazioarteko zinema independenterik garrantzitsuenetako tituluen gauzatzean duen garrantziaz ere.Mahai-inguruan parte hartuko dute Helena Taberna, Paula Palacios eta Manuel Martín Cuenca, hiru zinemagile, zuzendaritza eta ekoizpena ikuspegi desberdinetatik uztartuz ibilbidea garatu dutenak. Elkarrizketa Javier Balaguerrek moderatuko du.("ACCIÓN-eko I. Topaketa, Espainiako Zinema Zuzendarien Bilera" Jarduanaldiaren barne).
 
Saio honetan telesailen zuzendaritzaren berezitasunak landuko dira, zinema-zuzendaritzarekin alderatuta. Nola mantendu estilo propio bat zuzendaritza partekatu batean, beste zuzendariekin lan eginez? Nola lan egin taldean, lan osoaren koherentzia estetiko eta narratiboa zainduz?Juana Macías, Belén Macías eta Ramón Salazar izango dira partaide, zineman eta telebistan esperientzia handia duten zinemagileak. Fikzio seriatuaren zuzendaritzaren erronkei eta berezitasunei buruz hausnartzeko elkartuko dira. Aktoreekin egindako lanaz, erritmo narratiboaz, zinemarekiko aldeez eta ikuslea hainbat ataletako bidaian laguntzen duten unibertsoen eraikuntzaz arituko dira. Elkarrizketa Antonio Hensek moderatuko du.("ACCIÓN-eko I. Topaketa, Espainiako Zinema Zuzendarien Bilera" Jarduanaldiaren barne).
 
Adimen artifiziala oraindik teknologia nagusia bada ere, gero eta interes handiagoa sumatzen da sektorean proposamenak sortzeko, ikus-entzunezko industriarako teknologia berriak sortzean eta txertatzean ikuspegi etikoago, inklusiboago eta ordezkagarriago baten aldeko apustua eginez.Elkarrizketa honen interesa eztabaidatzea da eta zein erronka eta aukera sortzen diren teknologia inklusiboago eta anitzago horien garapenean ulertzea, sektorearentzat etorkizun positibo eta emankorra sustatzeko.
Hizketaldiak - Industria
Osteguna 25, irailak
12:30 h.
Ikus-entzuleak: sarrera librea edukiera bete arte. Akreditaziodunak: sarrera librea akreditazioarekin.
 
Zuzendaria den Jonás Trueba, edizio honetako Nest sailaren epaimahaiaren presidentea eta Historias del buen valle filmaren ekoizlea, eta José Luis Guerín, lehiaketan Selekzio Ofizialean aurkeztutako pelikula horren zuzendaria, solasaldi bat partekatuko dute ikasleentzat soilik. Elkarrekin arituko dira sormen prozesuaz, zinemagintzako esperientziaz eta proiektu komun honetan egindako lanaz, ibilbide zabaleko eta zinema arloan irakaskuntzarako bokazio sakona duten bi egileren ikuspegitik.Sarrera esklusiboa ikasleentzat, gonbidapena aurrez eskatu behar da.
Hizketaldiak - Nest
Ostirala 26, irailak
11:00 h.
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
 
Espainia askatasunean 50 urte ospatzeko Komisarioarekin elkarlanean antolatuta, solasaldi hau “Gazteak, zinema, memoria eta demokrazia” zikloko jardueren baitan kokatzen da.Nola kontatu du zinemak frankismoaren diktadura? Nola eragin dute fikziozko film luzeek eta dokumentalek gure frankismoaren irudian? Solasaldi honek film historikoei buruz hitz egiten du, bai, baina egungo ikuspegitik: gizarte espainiarrak bere iragana nola irudikatu eta kudeatu duen zinemaren bidez aztertzea du helburu, eta nola egiten jarraitzen dugun gaur egun.Eztabaidak aztertuko du nola zentsurak, propagandak eta politika kulturalek baldintzatu zituzten diskurtso audiobisualak, baita zenbait zinemagilek diktadurak ezarritako balioak zalantzan jartzeko erabili zituzten estrategia estetiko eta narratiboak ere, zeharka edo modu esplizituan. Halaber, frankismoaren memoria zinematografikoa aztertuko du Frankoren heriotzaren ondoren, eta diktadurari buruzko diskurtso zinematografikoek azken hamarkadetan izan duten bilakaera.Saioa Carmina Gustránek, efemeridearen komisarioak, moderatuko du, eta bertan izango dira Valeria Camporesi, Espainiako Filmotekako zuzendaria eta zinema-historialari ospetsua; Santiago de Pablo, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna eta zinemaren eta historiaren arteko harremanetan aditua; eta Nicolás Sesma, irakasle eta historialaria, Ni una, ni grande, ni libre lanaren egilea, frankismoaren diktaduraren kontakizuna, erreferentzia zinematografiko ugari jasotzen dituena.
Ostirala 26, irailak
12:00 h.
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: