"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak Repsol energia-partnerrarekin duen elkarlana indartu du; horri esker, bere helburuak lortzeko bidean jarraitzen du zinema-jaialdiak: CO2-ren emisioak murriztea eta neutroa izatea karbonoari dagokionez.
Segidako hirugarren urtez, konpainiak Zinemaldiak sortzen dituen emisioak murrizteko energia-soluzioak jarriko ditu. Alde batetik, % 100 berriztagarriak diren erregaiak erabiliko dira zinema-jaialdiko gonbidatuen eta langileen joan-etorrietarako.
Gainera, Repsolek % 100 berriztagarriak diren erregaiekin funtzionatzen duten bi unitate elektrogeno jarriko ditu Zinemaldiaren esku, amaierako festaren energia-beharrei erantzuteko (Miramar jauregian egingo da festa).
Repsolen % 100 berriztagarriak diren erregaiak egiteko hauen hondakinak erabiltzen dira: erabilitako sukalde-olioak, inauste-hondarrak, nekazaritzako eta abeltzaintzako hondarrak eta nekazaritzako elikagaien industriako hondakinak. Horrela, bigarren bizitza bat emango zaie.
Aurreko edizioetan bezala, Repsolek bere Donostiako karga-sare publiko osoa jarriko du Zinemaldiaren ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrien esku, hainbat puntu instalatu eta gaiturekin. Karga moteleko bi postu elektriko gaituko dira Argentinar Errepublikaren pasealekuan eta, horrez gain, Repsolek karga azkarreko postuak eskuragarri jarriko ditu erregaia hartzeko estazioetan, zenbait auto ofizialetarako.
Repsolek espazio bat jarriko du Okendo plazan, Zinemaldiaren albiste guztien berri emateko. Kinóticoren laguntza izango du horretarako, ikus-entzunezko industriari buruzko Espainiako erreferentziazko komunikazio-hedabidearena. Gainera, espazio horretan, hauek egin ahal izango ditu publikoak: atseden hartu, mugikorra eguzki-energiarekin kargatu eta zuzenean zinema-esperientzia bat bizi (doan ikusi ahal izango ditu elkarrizketak, mahai-inguruak eta podcast-grabaketak).
Donostia Zinemaldia karbono-neutraltasuneko ekitaldi bilakatu zen lehen aldiz 72. edizioan, 2024an.