Ventana Sur, Marché du Film - Festival de Cannes eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenaren zortzigarren edizioan lehen edo bigarren filmetarako finantzaketa eta bazkide bila dabiltzan hamabi zinemagileren proiektuak aurkeztuko dira. Ventana Sur Buenos Airesen egingo da abenduaren 1etik 5era bitartean.
Jarduerak irauten duen bitartean, hautatutako proiektuen ordezkariek enpresa ekoiztetxeei, nazioarteko salmenta-agentziei eta zinema-jaialdietako programazio-arduradunei ezagutarazteko aukera izango dute, Europaren eta Latinoamerikaren arteko koprodukzioak sustatzeko helburuarekin.
Proyecta ekimenean aurrez aurreko pitching-saioak egingo dituzte, abenduaren 3an (asteazkenean), proiektuen ekoizleek baita networkingeko beste ekitaldi profesional batzuk ere.
Aurten hautatutako proiektuek aniztasun zabala islatzen dute, bai gaika, bai geografikoki: zazpi Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica eta Panamatik datoz; eta bost Alemania, Espainia eta Errumaniatik. Horien artean, Maitane Carballo Alonsoren Boa eta banbua (La boa y el bambú) / The Boa and the Bamboo eta Roxana Stroeren Houses are Silent, profesionalen aurrean aurkezteko beste aukera bat izango dute, Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forotik igaro ondoren.
Aukeratutako proiektuen ordezkariek sari ezberdinetarako hautagai izateko aukera izango dute. Proiektu batek hurrengo urteko Sørfond Pitching Forumean parte hartu ahal izango du, eta aukera izango du Norvegiako koproduktoreen aurrean aurkeztua izateko (baldintzak betetzen baditu, jakina) eta automatikoki Sørfonden laguntzetarako hautagai izateko, baldin eta proiektuak Norvegiako koprodukzioa lortzen badu.
Horretaz gain, jardueran aukeratzen diren proiektuen bi produktore 2026ko Donostia Zinemaldira gonbidatuko dituzte. Proiektuak beste sari baterako hautagai izan ahalko dira: Sideral Cinema saria. Etorkizuneko filmen nazioarteko eskubideak aurrez erostean datza, 10.000 euroko gutxienekoa bermatuta. Sari horiei eta beste networking-ekitaldi batzuei esker, are gehiago nazioartekotuko dira proiektuak, eta azkarrago garatuko dira.
Hona hemen 2025ean Proyectan aukeratu diren hamabi proiektuak:
Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Ventana Sur Marché du Film - Festival de Cannesek, Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Uruguaiko Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Agentziak (ACAU) antolatzen dute eta Creative Europe MEDIAren babesa dauka.
Informazio gehiago

Ondorengo babesarekin
