"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Entzun. Ukitu. Sentitu. Mugitzen di - ren gorputzen artean sortutako tent - sio uneek osatzen dute bideo-insta - lazioaren materiala; zehazki, Arco Iris komunitatean bizitako esperientziak dokumentatzen ditu Irati Gorostidi Agirretxe artista eta zinemagileak. Narraziotik eta fikziotik haratago doan esperientzia bat sortuz.
Ikusmira Berriak egonaldian le - hen hastapenak eman zituen Aro berria Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko da, eta hain zuzen ere, bere lehen film luze ho - rren grabaketan jaso eta argitaratu gabe geratutako materialak osat - zen du bi bideo-instalazioek osatzen duten pantaila anitzeko erakusketa.
Next Step (Semaine de la Cri - tique), FIDLab eta Locarno Resi - dencyn aukeratua izan den filmak 1980ko hamarkadan Ultzamako bailaran finkatutako komunitatea - ren inguruko sorkuntza prozesua jart - zen du erdigunean eta erakusketak eszenaratzeak gainditzen duen di - mentsio bat erakusten du. Hala nola, Gorostidik proposatutako eszena - ratzeen parte izan diren pertsonen gorputzetan jartzen du arreta lanak. Grabaketa prozesu ezberdinen bi - dez iraganeko garai bat birsortzeko zein berrikusteko ideiari jarraituta. Zuzendariak une historiko jakin bat irudikatzeko moduak bilatu ahala, parte hartu zutenentzat benetako esperientzia bilakatu ziren.
Bi pantailek osatzen dute bi - deo-instalazioa 'Marathon' eta 'Samsara' piezekin, iluntasunak eskaintzen duen lasaitasuna bide - lagun hartuta. 'Arcoiris 82' erakus - ketak eszenaratzea gainditzen duen dimentsio bat erakusten du, antze - zpenaren eta bizipenaren mugetan murgiltzeko esperientzia bat propo - satuz. Garaikidearen eta zinemaren arteko intersekzioa esploratzen duen erakusketa ildoan kokatzen da, Ta - bakaleran.
Naiara Aratzamendi