"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Andrew Garfield aktoreak, We Live in Time filmaren protagonistak, Donostia Zinemaldiko 72. edizioko hizketaldi batean parte hartu zuen 2024ko irailaren 27an Tabakalerako Zinema aretoan. Berarekin batera aritu ziren Zinemaldia itxi zuen filmaren John Crowley zuzendaria eta Nick Payne gidoilaria, eta moderatzaile lanak Amaia Serrulla Dokumentazioa eta Filmak saileko arduradunak egin zituen.