"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Valentziako herri batean, gerraostean, Ana aurrera ateratzen saiatzen da familiarekin; gerra zibilak sakonki zauritu ditu denak, bereziki emakumearen koinatu Antonio. Ana zauri hori sendatzen saiatuko da, jakien, sekretuen eta isiltasunaren bidez, baina Isabel –Antoniorekin ezkondu berri den emakumea– familiarenera iristean, Anaren arreta eta zainketek ezer gutxi balioko dute: sakrifizioagatiko ordaina ez da beti ailegatzen.