"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urteak eman ondoren ezker abertzaleko giroetan sartuta ETA talde terroristaren jarraitzailea izango balitz bezala, polizia-agente batek nahi zuena lortuko du: ETA berekin jarriko da harremanetan. Bere pisuan hainbat atentatu prestatzeko helburua duten bi etakide hartzea behar dute. Hortik aurrera, bere bizitzako misiorik gogorrena hasiko da: nagusiei informazioa emanez joatea, bi terroristarekin bizi bitartean, kontuan izanik zalantzarik gabe erailko dutela protagonista susmatuz gero.