"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jay Kelly, Oscarrerako izendatutako Noah Baumbachen film berria, Jay Kelly aktore ospetsuari eta haren ordezkari leial Roni buruzkoa da, zehazki, Europan zehar egin zuten bidaia zorabiagarriari –eta, espero ez bezala, biziari– buruzkoa. Periploan zehar, hartutako erabakiei, pertsona maiteekiko harremanei eta atzean utzitako legatuari aurre egin beharko diete.