"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"Nour Herriko Sultan Agurgarria kamera ilunaren eta zinematografoaren misterioak irakatsiko dion norbaiten bila dabil". 1901, Gabriel Veyrek –Lumière anaien operadore ospetsuak– partie de campagne batean, iragarki hau irakurri du egunkari batean, eta bi aste geroago Nour Herrian lehorreratu da Sultan Beneragarriari zinematografoaren teknika irakasteko. Zientzia eta magia, maitasuna, umorea eta fantasmak.