"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Koreako familia batek Argentinan aukera berriak bilatzea erabaki eta bidean galdutakoaren dolua egiteko moduak aurkituko ditu: Lila nerabe korear-argentinarra da, eta oraindik ez du bere lekua aurkitu munduan. Neskatoraren aita, Antonio, hemezortzi urte lehenago (gaztea zela) iritsi zen Latinoamerikara aukera berrien bila, eta den-dena gazte etorkinaren ametsa betetzeko aukeraren alde jokatzea erabaki zuen. Belaunaldi-epika bat, iraganera itzultzen dena oraina berrasmatzeko.