"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
90eko hamarkada hasierako kaos postsobietarrearen erdian, Vadim Baranov gazte bikaina bere etorkizuna lantzen hasi zen. Artista lehenik, telebistako reality-ekoizle geroago, KGBko agente baten prentsa-agente bihurtu zen: Vladimir Putinena. Boterearen erraietatik, Errusia berria eratuko zuen Baranovek, egiaren eta gezurraren, sinesmenaren eta manipulazioaren arteko mugak lausotuz. Ksenia magnetikoa, gizonaren kontrolpetik kanpoko pertsona bakarra, hura joko arriskutsutik aldentzen saiatuko da. Urte batzuk geroago, mututu eta misterioan murgildu ondoren, Baranovek bihotza ireki eta eratzen lagundu zuen erregimenaren sekretu ilunak agerian utziko zituen azkenik.