"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Txinako bizitza marjinatuak ezabatzeko prozesu hazkorraren eta estatu-zaintza zorrotzaren itzaletan, negu gorrian emakume zahar bat desagertuko da bat-batean, eta haren zaintzaile Linek etenik gabeko bilaketari ekingo dio. Linek bilaketan sakontzen duen heinean, bere buruaren eta misterioaren arteko mugak lausotuz joango dira, eta bere patua, hala, argitu nahi duen desagerpenarekin korapilatuz.