"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bi urte eta erdi bete arte, Améliek digestio-hodi geldo eta begetatibo gisa deskribatzen du bere burua. Orduan, haurtzaroaren munduan murgilduko duen gertaera garrantzitsu-garrantzitsua jazoko da. Hurrengo sei hilabeteetan, hizkuntza, gurasoak, anai-arrebak, bere lorategiko paradisua, bere pasioak (Japonia eta ura), gorrotatzen dituen gauzak (karpa), urtaroak eta denbora ezagutuko ditu. Hiru urtetik aurrera gizaki oro behin betiko osatzen duen guztia.