"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
65 urte bete aurretik, Doloresek bihozkada bat izan du: bere bizitza aldatu egingo da. Kasino arrakastatsu baten jabea izango da. Haatik, iraganean adikzioa zion jokoari, eta baliteke hori oztopo izatea. Deborah, emakumearen alaba bakarra, mutil-laguna espetxetik atera zain dago bizitza berri bat hasteko, eta Doloresen biloba Dudak Estatu Batuetan lan egiteko aukera bati eusten dio. Hiru emakumeak bizitza hobetzeko ametsak benetako egiten saiatuko dira, den-dena arriskatuta.