"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
En silenciok ez du elkarrizketa, foku edo epika artifizialik. Eurokopatik kanpo utzi duen lesio baten ondoren, Isco Alarcón iskanbilatik urrun entrenatzen da. Sara Sálamok erabateko intimitatetik filmatzen du, esan gabeko hitzak entzuten dituen bitartean kamerak. Zauritutako gorputzaren erritmoak narrazioarena ere markatzen du: motela lehenik, setatia gero. Autore-zinemako proposamena, kirolaren emozioa giza erretratuaren intimitatearekin gurutzatzen duena.