"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Agustín Gómez Arcos antzerkigile gisa nabarmendu zen 50eko hamarkadan, baina bere obra moderno eta askeegia zenez, zentsura pairatu zuen eta erbesteratu egin behar izan zuen. Frantzian eleberrigile arrakastatsu bihurtu baina Espainian ezezagun handia izaten jarraitu zuen. Hainbat hamarkada ahaztuta egon ondoren, 2006an Cabaret Voltaire argitaletxea egilearen eleberriak itzuli eta argitaratzen hasi zen lehen aldiz Espainian. Gaur egun, irakurleen belaunaldi berri batek idazlea aldarrikatzen du.